Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa hasiko da astelehenean
Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa astelehenean hasiko da. Rangel 2008ko abenduan hil zuen, ustez, orduan bere bikotekide zenak. Errenteriako talde feministek “justizia” eskatu dute, eta herritarren euren gaitzespena erakus...
Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa astelehenean hasiko da. Rangel 2008ko abenduan hil zuen, ustez, orduan bere bikotekide zenak. Errenteriako talde feministek “justizia” eskatu dute, eta herritarren euren gaitzespena erakusteko eskatu diete. Horrenbestez, astelehenean Donostiako Lurralde Auzitegira joatera deitu dituzte (San Martin kalean dago), 09:00etan. Bertan, elkarretaratzea egingo dute.
Gipuzkoako Fiskaltzak 35 urteko kartzela zigorra eskatu du Rangel ustez hil zuen gizonarentzat. Emakumea hiltzeaz gain, Clara Rangelek beste harreman batean izandako 16 urteko semea hiltzen saiatzea eta haren anaia erasotzea ere leporatu dio Fiskaltzak.