Hilaren 16tik 18ra ordaindu behar da Benidormeko bidaiaren bigarren zatia, Aiton Bordan
Ekainaren 23tik 30era Aiton Borda Lezoko zaharren elkarteak Benidormera bidaia antolatu du. Izena eman eta lehenengo zatia ordaindu dutenek, bigarrena pagatu beharko dute datorren astean. Zehazki, asteazkenetik ostiralera pasatu beharko du Aiton Bordar...
Ekainaren 23tik 30era Aiton Borda Lezoko zaharren elkarteak Benidormera bidaia antolatu du. Izena eman eta lehenengo zatia ordaindu dutenek, bigarrena pagatu beharko dute datorren astean. Zehazki, asteazkenetik ostiralera pasatu beharko du Aiton Bordaren egoitzatik, 10:30etik 12:30era. Bidaiak 345 euro balio ditu.
Zaharren elkarteak jakinarazi duenez, joan nahi duenak oraindik izena eman dezake, leku batzuk libre daudelako.

