Etxe kaleratzeen kontra sinadurak bilduko dituzte
Igandean sinadurak bilduko dituzte herrian etxe kaleratzeen kontra. Mahaiak 10:00etatik 13:00etara egongo dira jarrita Galtzarabordako udal kiroldegian. Ereintza eskubaloiaren partiduen harira jarriko dituzte mahaiak bertan. Herri Ekimen Legegilea da, ...
Igandean sinadurak bilduko dituzte herrian etxe kaleratzeen kontra. Mahaiak 10:00etatik 13:00etara egongo dira jarrita Galtzarabordako udal kiroldegian. Ereintza eskubaloiaren partiduen harira jarriko dituzte mahaiak bertan.
Herri Ekimen Legegilea da, eta Espainiako Estatuan ari dira sinadurak biltzen. Horren bidez, etxe kaleratzeen kasuetan hipoteka etxebizitzarekin ordaintzea nahi dute; alegia, bezeroak behin etxebizitza entregatuta bankuarekiko dituen zor guztiak amaitutzat ematea, “horrela bizitza berria has dezan”. Ekimenaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, 500.000 sinadura lortu behar dituzte urriaren 31 baino lehen, Espainiako Diputatuen Kongresura eman eta hipoteken legearen aldaketa ahalbidetzeko.
Hipoteka etxebizitzarekin ordaintzeaz gain, etxe kaleratzeak gelditzeko eskatuko dute, eta baita alokairu soziala bultzatzea ere.

