Eskulangintza tailerrak egingo dituzte astelehenetako merkatuan
Astelehenetan Zumardian egiten duten merkatuarekin batera, eskulangintza tailerrak egingo dituzte datozen asteetan. Hain zuzen, astelehenean bertan izango da lehenengoa. Zurezko jostailuak, metalizatutako hosto naturalak eta larrua dira tailerren gai...
Astelehenetan Zumardian egiten duten merkatuarekin batera, eskulangintza tailerrak egingo dituzte datozen asteetan. Hain zuzen, astelehenean bertan izango da lehenengoa. Zurezko jostailuak, metalizatutako hosto naturalak eta larrua dira tailerren gaiak; eta horrenbestez, larruzko zorroak, gerrikoak, apaingarriak, bitxiak eta bestelako elementuak nola egiten diren ikasiko dute.
Jon Txasko Errenteriako Ogasuneko zinegotziak jakinarazi duenez, ekimen horren bidez, eskulangintzari balorea eman nahi diote.

