Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Eskubaloiaren “jai handia” izango da astebukaeran

Zilarrezko Mailara igotzeko aukera izango du Ereintzak, bihar eta etzi jokatuko duten igoera fasean. Igoera fase hori, gainera, Galtzarabordako Udal Kiroldegian jokatuko dute. Ereintzako Francisco Barrosek eman zuen horren berri, Julen Mendoza alkatearekin eta Jose Manuel Ferradas Kirol Patronatuko presidentearekin batera, atzo goizean egin zuen agerraldian. Irabazi ala galdu, Ereintza bezalako talde batentzat, Espainiako Zilarrezko Mailara igotzeko fasera heldu izana eta mailaz igotzeko aukera izatea “lorpen garrantzitsua” dela esan zuen Barrosek: “Ereintzako jokalariak afizionatuak dira, denek dute beraien lana edota ikasten ari dira; Zilarrezko Mailara iristeko aukera izatea, lorpen garrantzitsua da guretzat”. Lau partida bi egunetan Igoera faseari dagokionean, astebukaeran lau partida izango direla azaldu du Barrosek. Lehenengoan, Kataluniako La Roca eta Zarautz taldea izango dira aurrez aurre bihar, 18:00etatik aurrera. Bi ordu beranduago, berriz, Ereintzakoek jokatuko dute Huelvako (Andaluzia, Espainia) PAN Moguer taldearen kontra. Etzi, berriz, 10:30ean hasiko den partidan hirugarren eta laugarren postuak izango dituzte jokoan, eta horrek erabakiko du zein talde geldituko den igoeratik kanpo, lauretatik hiru igoko baitira. Finala, berriz,12:45ean jokatuko dute. Astebukaerakoa “eskubaloiaren festa handia” izatea nahi dutela nabarmendu zuen Barrosek: “Ereintzak galdu ala irabazi, errenteriarrek eskubaloia 90. hamarkadan bizi zuten bezala bizitzea lortu nahi dugu”. Horretarako, sarrerak “denen eskura” egoteko moduko prezioan jarri dituztela [...]

admin
Bidasoa
2012/05/11

Zilarrezko Mailara igotzeko aukera izango du Ereintzak, bihar eta etzi jokatuko duten igoera fasean. Igoera fase hori, gainera, Galtzarabordako Udal Kiroldegian jokatuko dute. Ereintzako Francisco Barrosek eman zuen horren berri, Julen Mendoza alkatearekin eta Jose Manuel Ferradas Kirol Patronatuko presidentearekin batera, atzo goizean egin zuen agerraldian.

Irabazi ala galdu, Ereintza bezalako talde batentzat, Espainiako Zilarrezko Mailara igotzeko fasera heldu izana eta mailaz igotzeko aukera izatea “lorpen garrantzitsua” dela esan zuen Barrosek: “Ereintzako jokalariak afizionatuak dira, denek dute beraien lana edota ikasten ari dira; Zilarrezko Mailara iristeko aukera izatea, lorpen garrantzitsua da guretzat”.

Lau partida bi egunetan
Igoera faseari dagokionean, astebukaeran lau partida izango direla azaldu du Barrosek. Lehenengoan, Kataluniako La Roca eta Zarautz taldea izango dira aurrez aurre bihar, 18:00etatik aurrera. Bi ordu beranduago, berriz, Ereintzakoek jokatuko dute Huelvako (Andaluzia, Espainia) PAN Moguer taldearen kontra.

Etzi, berriz, 10:30ean hasiko den partidan hirugarren eta laugarren postuak izango dituzte jokoan, eta horrek erabakiko du zein talde geldituko den igoeratik kanpo, lauretatik hiru igoko baitira. Finala, berriz,12:45ean jokatuko dute.

Astebukaerakoa “eskubaloiaren festa handia” izatea nahi dutela nabarmendu zuen Barrosek: “Ereintzak galdu ala irabazi, errenteriarrek eskubaloia 90. hamarkadan bizi zuten bezala bizitzea lortu nahi dugu”. Horretarako, sarrerak “denen eskura” egoteko moduko prezioan jarri dituztela gaineratu zuen: bi egunerako bonoa 10 euroan salduko dute, eta eguneko sarrera, berriz, 6 euroan.

Bonoak erosteko aukera, gaur 18:30etik 20:30era izango dute interesdunek Niessen merkataritza guneko sarreran jarriko duten postuan, eta bertan, bonoaz gain, Ereintzak atera duen kamiseta berria edo lehen aldiz egin duten bufanda eskuratzea izango dute bertaratzen direnek. Kamiseta 6 euroan salduko dute,  eta bufanda 10 euroan. Horren harira, dei berezia egin zien Barrosek merkatariei bufanda erosi eta erakusleihoetan jartzeko. Larunbatean 11:00etatik 13:00ak arte zabalduko dute postua. Partida guztiak zuzenean ikusterik ez duenak, berriz, Internetetik jarraitu ahalko dituela azaldu zuen bestetik. Horretarako, interesdunek honako webgunean sartu eta Eskubaloia esteka sakatu behar dute.

Julen Mendoza eta Jose Manuel Ferradasek, Ereintza zoriondu zuten, “gertatzen dena gertatzen dela, heldu zareten lekura heltzea lorpen handia delako”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.