Bihar inauguratuko dute Beloagako oroigarria
Konkistaren Asteak aurrera jarraitzen du. Joan den ostiralean Gartxot filma ikusteko aukera izan zen, udaletxeko areto nagusian. Atzo, berriz, Beñi Agirrek hitzaldia eman zuen toki berean: 1200-1512. Gaizkileen mugak. Hamarnaka lagun hurbildu ziren ...
Konkistaren Asteak aurrera jarraitzen du. Joan den ostiralean Gartxot filma ikusteko aukera izan zen, udaletxeko areto nagusian. Atzo, berriz, Beñi Agirrek hitzaldia eman zuen toki berean: 1200-1512. Gaizkileen mugak. Hamarnaka lagun hurbildu ziren bertara.
Bestalde, konkistaren gaineko erakusketa jarrita dago, Nabarralderen eskutik, udaletxean.
Bihar, berriz, asteko ekitaldi nagusia egingo dute: 11:00etan, Beloagako oroigarria inauguratuko dute Gurutzeko frontoian.
Oiartzungo Nafarroa Bizirik 1512-2012 Elkarteak antolatu du Konkistaren Astea, Nafarroako konkistaren 500. urteurrena dela eta.

