Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bidasoko sukaldariak izan dira Gipuzkoako Pintxo Txapelketan onenak

Bidasoa izan zen asteartean Donostian egin zuten Gipuzkoako Pintxo Txapelketako protagonista nagusia. Irungo Danakok Pintxo Txapelketako lehen postua lortu zuen: Ladi Cherry pintxoa David Rodriguezek eta Naiara Abandok egin zuten. Antxoa pintxoa, ozpin zuri, baratxuri eta perrexilarekin lagundu zuten. Kale Nagusiko Gaztelumendi Antxon tabernak, gainera, Eusko Label saria jaso zuen. Originalena, Hondarribian Hondarribiko Goxodenda kafetegiko David de la Callek eta Carlos Nuezek Gipuzkoako Pintxo Txapelketan pintxo originalenaren saria eskuratu zuten. Planta parece, cuajada es izenarekin aurkeztu zuten miniaturazko proposamena Donostiako Basque Culinary Centerren. Goxodendako sukaldariek loreontzi txiki batean aurkeztu zuten pintxoa. Hegalaburrez egindako mamia, sagardoz egindako jelearekin eta olibaz egindako hautsarekin lagundu zuten. Hirukote hondarribiarra Gran Sol jatetxeko Bixente Muñozek, eta Batzokiko Pili Martiarenak eta Iñaki Gezalak osatu zuten, Sugarri eta Sagartxerri izeneko pintxoak aurkeztuta hurrenez hurren. Biak saria eskuratzeko pausu bakarrera gelditu ziren. Muñozek porruz egindako pasteltxoa aurkeztu zuen, bakailaoz egindako izozki eta tomatez lagundutako gelatina batez osatua. Bestetik, Batzokiko Pili Martiarenak eta Iñaki Gezalak sesamozko eta pipazko tenpura krokantea, egitura melenga lortu arte era tradizionalean egositako basatxerri muturrekin eta sagar konpotarekin lagundu zuten.

admin
Hondarribia
2012/05/11

Hondarribiko ordezkariak, Gipuzkoako Pintxo Txapelketan.

Hondarribiko ordezkariak, Gipuzkoako Pintxo Txapelketan.


Bidasoa izan zen asteartean Donostian egin zuten Gipuzkoako Pintxo Txapelketako protagonista nagusia. Irungo Danakok Pintxo Txapelketako lehen postua lortu zuen: Ladi Cherry pintxoa David Rodriguezek eta Naiara Abandok egin zuten. Antxoa pintxoa, ozpin zuri, baratxuri eta perrexilarekin lagundu zuten. Kale Nagusiko Gaztelumendi Antxon tabernak, gainera, Eusko Label saria jaso zuen.

Originalena, Hondarribian
Hondarribiko Goxodenda kafetegiko David de la Callek eta Carlos Nuezek Gipuzkoako Pintxo Txapelketan pintxo originalenaren saria eskuratu zuten. Planta parece, cuajada es izenarekin aurkeztu zuten miniaturazko proposamena Donostiako Basque Culinary Centerren.

Goxodendako sukaldariek loreontzi txiki batean aurkeztu zuten pintxoa. Hegalaburrez egindako mamia, sagardoz egindako jelearekin eta olibaz egindako hautsarekin lagundu zuten. Hirukote hondarribiarra Gran Sol jatetxeko Bixente Muñozek, eta Batzokiko Pili Martiarenak eta Iñaki Gezalak osatu zuten, Sugarri eta Sagartxerri izeneko pintxoak aurkeztuta hurrenez hurren. Biak saria eskuratzeko pausu bakarrera gelditu ziren.

Muñozek porruz egindako pasteltxoa aurkeztu zuen, bakailaoz egindako izozki eta tomatez lagundutako gelatina batez osatua.

Bestetik, Batzokiko Pili Martiarenak eta Iñaki Gezalak sesamozko eta pipazko tenpura krokantea, egitura melenga lortu arte era tradizionalean egositako basatxerri muturrekin eta sagar konpotarekin lagundu zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.