Udalak elkarretaratzera deitu du Gorenaren erabakia salatzeko
Errenteriako Udal Gobernuak elkarretaratzea antolatu du biharko Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzia dela-eta hartutako erabakia salatzeko: “[Udal gobernu taldeak] Bateragune kasuko epaiaren izaera politikoa salatzen du, eta hortaz, zigorturiko pertsona guztien askatasuna exijitzen du, bereziki Sonia Jacintorena”. 12:30ean bilduko dira Konponbide garaia da lelopean, Herriko Plazan. Horrez gain, gaur arratsaldean ere elkarretaratzea egin dute Gernikako Akordioak antolatuta, 20:00etan, Herriko Plazan ere. Honakoa izango da leloa: Prozesuaren aurkako erasorik ez, konponbide garaia da.
Errenteriako Udal Gobernuak elkarretaratzea antolatu du biharko Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzia dela-eta hartutako erabakia salatzeko: “[Udal gobernu taldeak] Bateragune kasuko epaiaren izaera politikoa salatzen du, eta hortaz, zigorturiko pertsona guztien askatasuna exijitzen du, bereziki Sonia Jacintorena”. 12:30ean bilduko dira Konponbide garaia da lelopean, Herriko Plazan.
Horrez gain, gaur arratsaldean ere elkarretaratzea egin dute Gernikako Akordioak antolatuta, 20:00etan, Herriko Plazan ere. Honakoa izango da leloa: Prozesuaren aurkako erasorik ez, konponbide garaia da.

