“Frankismotik kontatu ez digutenaz” mintzatuko da Iñaki Egaña, gaur, Hazian
Iñaki Egaña historialari eta idazle donostiarrak La historia ocultada: el franquismo en Euskal Herria (Frankismoa Euskal Herrian: izkutuan gordetako historia) goiburuko hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Irungo alde zaharrean egoitza duen Hazia Kultur Elkartean (Peña kalea, 8). Antolatzaileek esan dutenez hitzaldia denentzat irekia da. 19:30ean hasiko da Egañaren solasaldia. Historialari donostiarrak Frankismoa Euskal Herrian: behin betiko konponbidea liburua aurkeztu du aste honetan bertan, Donostiako San Telmo Museoan. Liburuan, gaur Hazia elkartean landuko duen gai bera lantzen du Egañak, hots, frankismoaren inguruan dagoen iluntasuna: “Historia izozmendi bat bezalakoa da: punta bat azalean dago, eta bestea ur azpian. Ezkutaturik dagoena Euskal Herriari dagokion zatia da. Eta, konponbidearen bidean, hori irauli egin behar da. Historialarien lana ez da gertatu dena azaltzea, baizik eta ikusi ez dena azaleratzea. Eta frankismoaren inguruan iluntasun handia dago, ez da ozen hitz egiten horren inguruan. Etorkizunari begira asko dago lantzeko”. Liburua idazteko klandestinitateko lekukotasunak izan ditu Egañak oinarrian. “Ez da dokumentazio lan hutsa. Lekukotasunak abiapuntu izaten dira egoera astintzeko eta ikerketak abiatzeko”, esan zuen. Lan mardula izan dela onartu zuen, eta zaila, 36ko gerraz hitzegiteko oraindik “beldurra” dagoela uste bait du. San Telmon adierazi zuenez, lanaz gain, denbora ere kendu dio liburua idazteak: “Azkeneko hamar urteotan, Francoren garaiko [...]
Iñaki Egaña historialari eta idazle donostiarrak La historia ocultada: el franquismo en Euskal Herria (Frankismoa Euskal Herrian: izkutuan gordetako historia) goiburuko hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Irungo alde zaharrean egoitza duen Hazia Kultur Elkartean (Peña kalea, 8). Antolatzaileek esan dutenez hitzaldia denentzat irekia da. 19:30ean hasiko da Egañaren solasaldia.
Historialari donostiarrak Frankismoa Euskal Herrian: behin betiko konponbidea liburua aurkeztu du aste honetan bertan, Donostiako San Telmo Museoan. Liburuan, gaur Hazia elkartean landuko duen gai bera lantzen du Egañak, hots, frankismoaren inguruan dagoen iluntasuna: “Historia izozmendi bat bezalakoa da: punta bat azalean dago, eta bestea ur azpian. Ezkutaturik dagoena Euskal Herriari dagokion zatia da. Eta, konponbidearen bidean, hori irauli egin behar da. Historialarien lana ez da gertatu dena azaltzea, baizik eta ikusi ez dena azaleratzea. Eta frankismoaren inguruan iluntasun handia dago, ez da ozen hitz egiten horren inguruan. Etorkizunari begira asko dago lantzeko”.
Liburua idazteko klandestinitateko lekukotasunak izan ditu Egañak oinarrian. “Ez da dokumentazio lan hutsa. Lekukotasunak abiapuntu izaten dira egoera astintzeko eta ikerketak abiatzeko”, esan zuen. Lan mardula izan dela onartu zuen, eta zaila, 36ko gerraz hitzegiteko oraindik “beldurra” dagoela uste bait du.
San Telmon adierazi zuenez, lanaz gain, denbora ere kendu dio liburua idazteak: “Azkeneko hamar urteotan, Francoren garaiko egunkariak egunez egun irakurtzeko aukera izan dut: La voz de España, El Diario Vasco, Euzko Deya, eta abar. Horrek asko lagundu dit kronologia sozial bat egiteko eta liburua arintzeko”. Bere ustez kronologiak oso egokiak dira gai jakin batzuetan aditu ez diren irakurleengana iristeko: “Irakurle guztiengana iristea garrantzitsua da, eta kronologiak oso harrera ona izan du aditu ez diren irakurleen artean. Denongana iristea eta ahalik eta didaktikoena izatea da nire estiloa”.
Lurraldetasunetik idatzia
Frankismoaz idatzi diren beste liburuekiko berritasun bat dakar Egañaren azkenak: lurraldetasuna. “Zazpi probintzietako ikuspegi historikoa lantzen saiatu naiz, bai errefuxiatuekin, bai pasarte bereziekin: naziekin eta kontrabandoa rekin lotutako sareak, mugak… Eta, bestetik, Euskal Herria ardatz izatea. Espainia kontuan izanda baina perspektiba galdu gabe; AEBetan eta Europan gertatutako hainbat gauza ere ulertu behar dira, Gerra Hotza adibidez”, gehitu zuen idazle donostiarrak.
Horietaz eta beste hainbatetaz mintzatuko da Iñaki Egaña gaur 19:30etik aurrera, Peña kaleko Hazia elkartean.