Bateraguneko auzipetuak askatzeko eskatu du Errenteriako Udalak
Sonia Jacinto Oreretarra, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta, Bateraguneko auzipetuak askatzeko galdegin du Errenteriako Udalak egin duen adierazpen instituzionalean. Adierazpen horretan, auzipetuen eskubide guztien errespet...
Sonia Jacinto Oreretarra, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta, Bateraguneko auzipetuak askatzeko galdegin du Errenteriako Udalak egin duen adierazpen instituzionalean. Adierazpen horretan, auzipetuen eskubide guztien errespetua eskatu dute, “parte hartze politikoarena barne”. Gobernu Taldea osatzen duten Bildu koalizioak, Errenteriako Ezkerrak eta EAJk, Auzitegi Gorenak atzo emandako epaiaren “izaera politikoa” salatu dute halaber, eta Espainiako Estatuari “epaiketa politikoekin amaitzeko” eskatu diote. Errenteriako Udalak, bestalde, bake prozesua eta normalizazio politikoa erakundeetatik defendatzeko konpromisoa bere egiten duela gaineratu du adierazpen horretan.

