‘Bateragune auzia’-ren epaia salatzeko elkarretaratzearekin bat egin du ezker abertzaleak
Bateragune auzia-ren sententzia atzo eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Kartzela zigorrak murriztu dizkie Bateragune auziko auzipetu guztiei, baina espetxean mantenduko ditu. Horrenbestez, Sonia Jacinto oreretarrari zein Arkaitz Rodriguez eta Mire...
Bateragune auzia-ren sententzia atzo eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Kartzela zigorrak murriztu dizkie Bateragune auziko auzipetu guztiei, baina espetxean mantenduko ditu. Horrenbestez, Sonia Jacinto oreretarrari zein Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletari zortzi urtetik seira jaitsi die zigorra, eta Arnaldo Otegi eta Rafa Diezei hamar urtetik sei urte eta erdira.
Epai hori salatzeko, Gernikako sinatzaileek elkarretaratzea deitu dute gaurko. 20:00etan izango da Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan. Oiartzungo Ezker Abertzaleak bat egin du ekimenarekin, eta herritarrei dei egin die elkarretaratzean parte har dezaten.

