Txantxariak Donibanera heldu dira larunbatean
Euskal Jolasen bildumako laugarren diskoa grabatu du Urtxintxa eskolak Txantxariak izenburupean, eta diskoa aurkezteko musika emanaldi bat antolatu dute larunbaterako. 17:00etan iritsiko dira Txantxariak Donibanera, eta tximiniatik plazara bidea kaleji...
Euskal Jolasen bildumako laugarren diskoa grabatu du Urtxintxa eskolak Txantxariak izenburupean, eta diskoa aurkezteko musika emanaldi bat antolatu dute larunbaterako.
17:00etan iritsiko dira Txantxariak Donibanera, eta tximiniatik plazara bidea kalejiran egingo dute, festa giroan. Plazan, 17:30etik aurrera, diskoa eta bideoa aurkeztuko dituzte. Horretarako, jolas dinamizazio musikatu bat eskainiko dute Txantxariek, gurasoek beren seme alabekin eta lagunekin dantzatu, kantatu eta jolasteko aukera izan dezaten.
Euria eginez gero, ekitaldia Lezoko Saldise plazara lekualdatuko dutela ohartarazi dute antolatzaileek.

