Txakurren jabeentzako jardunaldiak, ostiralean eta larunbatean Puianan
Irun, gizalegez ekimenaren baitan, txakurren jabeentzako jardunaldiak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean. Txakurren jokabidea hobetzeko heziketa irizpideak ezagutaraztea da jardunaldien helburua. Puianan egingo dituzte jardunaldi horiek. Apirile...
Irun, gizalegez ekimenaren baitan, txakurren jabeentzako jardunaldiak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean. Txakurren jokabidea hobetzeko heziketa irizpideak ezagutaraztea da jardunaldien helburua. Puianan egingo dituzte jardunaldi horiek. Apirilean bertan behera geratu ziren jardunaldiak, eta hogei jabek eman zuten izena bertan. Beste 35 erreserban geratu ziren.
Hamarna txakurrek eta euren jabeek hartuko dute parte, bi txandatan. Ostiralekoa 17:00etatik 19:00etara izango da, eta larunbatekoa 11:00etatik 13:00etara. Richard Garcia-Calvo hezitzaileak emango du ikastaroa.

