Osasun zentroko hainbat zerbitzu lekualdatu dituzte
Anbulatorioa handitzeko lanak egin bitartean izango dira aldaketak, behin-behinean Donibaneko anbulatorioa handitzeko lanak egiten ari dira, eta hori dela-eta bertako hainbat zerbitzu lekualdatuko dituzte, lanek iraun bitartean. Lehengo astelehenaz ger...
Anbulatorioa handitzeko lanak egin bitartean izango dira aldaketak, behin-behinean
Donibaneko anbulatorioa handitzeko lanak egiten ari dira, eta hori dela-eta bertako hainbat zerbitzu lekualdatuko dituzte, lanek iraun bitartean. Lehengo astelehenaz geroztik indarrean dira aldaketak.
Honela, Edurne Uranga eta Garbiñe Arbide sendagileen kontsultak eta sendaketa gela oraingo osasun zentroan mantenduko dituzte, baina sarrera plaza aldetik egin beharko da. 08:00etatik 15:00etara izango dira kontsultak.
Nerea Colera eta Ana Isabel Zapirain sendagileen kontsultak, berriz, Donibane kaleko 58. zenbakiko lokalean kokatu dituzte. 10:00etatik 13:00etara jo ahal izango da haiengana.
Norbaitek informazio gehiago nahiko balu 943 34 64 74 telefono zenbakira dei dezake.

