Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Judoka alebinek zortzi domina lortu dituzte Gipuzkoako Txapelketan

Judoko Alebinen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten asteburuan Hernaniko kiroldegian. Oarsoladeko Allerru eta Donibane taldeek, zein Hondarribiko Ama Guadalupekoak paper txukuna bete zuten Hernaniko tatamian. Oarsoaldetik joandako ordezkaritzari dagokionez, bi urrezko domina eskuratu zituzten. Lorea Etxabe 52 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, lehen aldiz. Iazko txapelketako finalean garaitu zuen arerioarekin topatu zen lehenengo borrokaldian, eta aurten bai, Etxabek irabaztea lortu zuen. Bigarren kanporaketa hamar segundotan gainditzea lortu zuen, eta finalean Usurbil Judo Taldeko judoka bat gainditu zuen. Maddi Lertxundi 34 kiloz azpiko kategorian izan zen nagusi, bigarren urtez jarraian. Finalaurrekoa eta finala ippon bidez irabazi zituen. Ohier Urbietak, bestalde, zazpigarren postua eskuratu zuen jokatu zuen lehenengo txapelketan. Taldeko arduradunak pozik daude lortutako emaitzekin. Adierazi dutenez, taldeko bi kide finalera iristea, bi urtez jarraian, “ez da kasualitatearen emaitza”. Taldeko haurren gurasoen zein beste laguntzaileen babesa eskertu dute.   Hondarribiarrek, hiru urre Oarsoaldeko taldeetako judokez gain, Bidasokoek ere paper txukuna bete zuten Hernaniko kiroldegian. Horrela, urrezko hiru domina eraman zituzten Hondarribira Ama Guadalupekoa taldekoek. Maialen Alza, Gorka Mondia eta Jon Pascual izan ziren podiumeko lehenengo mailara igo zirenak. Beste hiru judokek ere eskuratu zuten domina. Hala, Oier Goikoetxeak zilarrezkoa zintzilikatu zuen lepotik, eta Unai Bermejok eta Gorka Aranbarrik brontzezkoa. Bestalde, Lidia Yarza hautatu [...]

admin
Bidasoa
2012/05/09

Judoko Alebinen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten asteburuan Hernaniko kiroldegian. Oarsoladeko Allerru eta Donibane taldeek, zein Hondarribiko Ama Guadalupekoak paper txukuna bete zuten Hernaniko tatamian.

Oarsoaldetik joandako ordezkaritzari dagokionez, bi urrezko domina eskuratu zituzten. Lorea Etxabe 52 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, lehen aldiz. Iazko txapelketako finalean garaitu zuen arerioarekin topatu zen lehenengo borrokaldian, eta aurten bai, Etxabek irabaztea lortu zuen. Bigarren kanporaketa hamar segundotan gainditzea lortu zuen, eta finalean Usurbil Judo Taldeko judoka bat gainditu zuen.

Maddi Lertxundi 34 kiloz azpiko kategorian izan zen nagusi, bigarren urtez jarraian. Finalaurrekoa eta finala ippon bidez irabazi zituen. Ohier Urbietak, bestalde, zazpigarren postua eskuratu zuen jokatu zuen lehenengo txapelketan. Taldeko arduradunak pozik daude lortutako emaitzekin. Adierazi dutenez, taldeko bi kide finalera iristea, bi urtez jarraian, “ez da kasualitatearen emaitza”. Taldeko haurren gurasoen zein beste laguntzaileen babesa eskertu dute.

 

Hondarribiarrek, hiru urre

Oarsoaldeko taldeetako judokez gain, Bidasokoek ere paper txukuna bete zuten Hernaniko kiroldegian. Horrela, urrezko hiru domina eraman zituzten Hondarribira Ama Guadalupekoa taldekoek. Maialen Alza, Gorka Mondia eta Jon Pascual izan ziren podiumeko lehenengo mailara igo zirenak. Beste hiru judokek ere eskuratu zuten domina. Hala, Oier Goikoetxeak zilarrezkoa zintzilikatu zuen lepotik, eta Unai Bermejok eta Gorka Aranbarrik brontzezkoa.

Bestalde, Lidia Yarza hautatu dute Espainiako selekzioarekin lehiatzeko. Zehazki, hilaren 19an Polonian jokatuko duten Europa Cupen parte hartzeko hautatu dute Yarza.

Azkenik, Euskal Judo Federazioak gerriko beltzen azterketa egin zuen Tolosan. Aritz Sagarzazu Gil hondarribiarrak azterketa gainditu zuen, lehenengo dan-a eskuratuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.