Irungo bi taberna, pintxo eta koktel lehiaketetan onenak
Irungo bi tabernak, Danakok eta La Agricolak, lehen postua lortu dute Gipuzkoako pintxo lehiaketan eta gazte koktelgilenean, hurrenez hurren. Danakoren pintxoaren egileak David Rodriguez eta Naiara Abando izan dira, eta koktel onenarena Naiara Tiscar. ...
Irungo bi tabernak, Danakok eta La Agricolak, lehen postua lortu dute Gipuzkoako pintxo lehiaketan eta gazte koktelgilenean, hurrenez hurren. Danakoren pintxoaren egileak David Rodriguez eta Naiara Abando izan dira, eta koktel onenarena Naiara Tiscar. Bi establezimenduak Saborea Irun Dastatu ekimenaren baitan daude.
Ez da ekimen horri atxikitutako ostalariek lortu duten sari bakarra. Izan ere, Iñigo Lavado chefak hilaren 28an Chef Millesime Sarian parte hartuko du, Espainiako estatuko onenetako batean.

