Goñerrian ibiliko da Urdaburu elkartea
Datorren asteburuan Goñerrian, Nafarroan, ibiliko dira Urdaburu elkarteak antolatutako ibilaldira joaten diren herritarrak. Hain zuzen, Valdorba-Andia abelbidearen azken etapa izango da: Jaitz herritik Lizarraga gainera joango dira, eta bidean Urdanoz...
Datorren asteburuan Goñerrian, Nafarroan, ibiliko dira Urdaburu elkarteak antolatutako ibilaldira joaten diren herritarrak. Hain zuzen, Valdorba-Andia abelbidearen azken etapa izango da: Jaitz herritik Lizarraga gainera joango dira, eta bidean Urdanoz herritik eta Usabide menditik pasatuko dira. Ibilbidea bost ordukoa izango da.
Bukaeran bazkaria egingo dute Arbizuko jatetxe batean.
Irteera hurrengo larunbatean, hilaren 19an izango da, eta autobusa Zumardiko autobus geltokitik aterako da, 07:30ean.
Izena emateko astearte eta ostegunean pasatu beharko da Urdabururen egoitzatik, 20:30etik 22:00etara, edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu ordutegi berberean.

