Berrobiren kontra jokatuko du Oiartzunek Herri Arteko Txapelketan
Final zortzirenetan jokatuko dute oiartzuarrek Berrobiren kontra; lehen partida, hilaren 26 inguruan Joan den ostegunean, Gipuzkoako Herri Arteko Pilota Txapelketaren zozketa egin zuten, eta Oiartzuni Berrobiren kontra jokatzea egokitu zitzaion. Final ...
Final zortzirenetan jokatuko dute oiartzuarrek Berrobiren kontra; lehen partida, hilaren 26 inguruan
Joan den ostegunean, Gipuzkoako Herri Arteko Pilota Txapelketaren zozketa egin zuten, eta Oiartzuni Berrobiren kontra jokatzea egokitu zitzaion. Final zortzirena jokatuko du Oiartzunek Berrobiren aurka.
Txapelketa asteburu honetan hasiko dira jokatzen, pare bat partidarekin, baina oiartzuarrek hilaren 26ko asteburura arte ez dute partidarik izango. Orduan jokatuko dute lehen partida —joanekoa—, Berrobin. Oiartzungo pilotariak desiatzen daude daukaten onena emateko. Hala, herri arteko lehian ahalik eta urrutien iristea espero dute.

