Asteburuko irteera egingo du Itsastarrak-ek
Larunbatean irtengo dira Trintxerpetik eta igandean igoko dute Cebollera mendiko tontorra Asteburua Errioxan emango dute Itsastarrak Mendi Taldeko lagunek. Larunbatean 06:45ean irtengo dira Trintxerpetik, Azoka paretik, eta handik Logroñora jango dira...
Larunbatean irtengo dira Trintxerpetik eta igandean igoko dute Cebollera mendiko tontorra
Asteburua Errioxan emango dute Itsastarrak Mendi Taldeko lagunek. Larunbatean 06:45ean irtengo dira Trintxerpetik, Azoka paretik, eta handik Logroñora jango dira autobusez. Handik Castillo de Viguera mendia (1.089 metro) igoko dute, eta PRa jarraituta Torrecilla de Cameros herrira iritsiko dira, lau orduz erromatarren galtzadatik ibili ondoren. Han bazkalduko dute, udal igerilekuetan, eta bazkaldu ondoren autobusa hartuko dute Lumbreras herrira joateko.
Igandean Achichuelo aterpera igoko dira lehenik, ondoren Cebollera mendia igotzeko (2.142). Eguraldiak laguntzekotan, jaitsiera ez dute bide berberetik egingo. Achichuelo La Blancan emango dute bukatutzat ibilaldia. Izena emateko 659 63 77 02 telefono zenbakira dei daiteke.

