San Nikolas kantinako pintxoak irabazi du Erdi Aroko Pintxoen Lehiaketa
Hondarribiko San Nikolas kantinako Gorka Irisarri sukaldaria izan zen larunbateko Nazioarteko Erdi Aroko Pintxoen V. Lehiaketako txapelduna. Klink elkartean bildu ziren Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko hiriak ordezkatzen zituzten sukaldariak, eta parte hartzaile bakoitzak bere proposamena prestatu zuen bertan. Ostiral arratsaldean iritsi ziren, ordea, parte hartu zuten hamar hirietako sukaldariak: Euskal Herriko ordezkariak Irisarri bera, Guardiakoa (Araba) eta Lizarrakoa (Nafarroa) izan ziren; Espainiako Estatuko ordezkari bezala, Sos del Rey Catolico, Almazan, Siguenza, Pedraza, Consuegra, Coria eta Olivenza hirietako sukaldariak izan ziren lehiaketan, eta Portugalgo lehiakideakVila Vicosa eta Marvaokoak izan ziren. Arratsaldean harrera ofiziala egin zieten udaletxean, eta Hondarribia bisitatzeko aukera izan zuten. Larunbat goizean ekin zioten txapelketari. Sukaldari bakoitzak bere proposamena aurkeztu zuen eta eguerdiko ordubata aldera jakinarazi zuten txapelketaren irabazlea. Aho batez, Gorka Irisarri eta Manjar del peregrino pintxoa saritu zituzten. Irisarri «oso pozik» azaldu zen, eta esan zuenez, txapelketako gauzarik politena ez zen irabaztea izan, «sukaldariekin esperientziak partekatzea» baizik. Iritzi berbera zuen Santis Garciak, La Granja de Alcuneza Siguenza (Guadalajara, Espainia) hiriko ordezkariak, Cornetto de bacalao con helado de oro verde lanarekin pintxo originalenaren saria irabazi ondoren: «Nire hiria bost ekitalditan ordezkatzeko aukera izan dut. Iaz irabazi egin nuen, eta oso pozik nago sari honekin». Onena, Hondarribian [...]
Hondarribiko San Nikolas kantinako Gorka Irisarri sukaldaria izan zen larunbateko Nazioarteko Erdi Aroko Pintxoen V. Lehiaketako txapelduna. Klink elkartean bildu ziren Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko hiriak ordezkatzen zituzten sukaldariak, eta parte hartzaile bakoitzak bere proposamena prestatu zuen bertan.
Ostiral arratsaldean iritsi ziren, ordea, parte hartu zuten hamar hirietako sukaldariak: Euskal Herriko ordezkariak Irisarri bera, Guardiakoa (Araba) eta Lizarrakoa (Nafarroa) izan ziren; Espainiako Estatuko ordezkari bezala, Sos del Rey Catolico, Almazan, Siguenza, Pedraza, Consuegra, Coria eta Olivenza hirietako sukaldariak izan ziren lehiaketan, eta Portugalgo lehiakideakVila Vicosa eta Marvaokoak izan ziren. Arratsaldean harrera ofiziala egin zieten udaletxean, eta Hondarribia bisitatzeko aukera izan zuten.
Larunbat goizean ekin zioten txapelketari. Sukaldari bakoitzak bere proposamena aurkeztu zuen eta eguerdiko ordubata aldera jakinarazi zuten txapelketaren irabazlea. Aho batez, Gorka Irisarri eta Manjar del peregrino pintxoa saritu zituzten. Irisarri «oso pozik» azaldu zen, eta esan zuenez, txapelketako gauzarik politena ez zen irabaztea izan, «sukaldariekin esperientziak partekatzea» baizik.
Iritzi berbera zuen Santis Garciak, La Granja de Alcuneza Siguenza (Guadalajara, Espainia) hiriko ordezkariak, Cornetto de bacalao con helado de oro verde lanarekin pintxo originalenaren saria irabazi ondoren: «Nire hiria bost ekitalditan ordezkatzeko aukera izan dut. Iaz irabazi egin nuen, eta oso pozik nago sari honekin».
Onena, Hondarribian
Lehiaketan parte hartzeko baldintza bakarra zen Erdi Aroan existitzen ziren produktuak erabilita, pintxoak egitea. Irisarrik, martxoan egin zuten Hondarribiko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan lortu zuen Hondarribia ordezkatzeko saria. Irisarrik azaldu zuenez, Santiagora bidean Hondarribitik pasatzen diren erromesei egindako omenaldia da txapelketarako osatu zuen pintxoa: «Gure pintxoak eskuarekin jaten den horietakoa izan behar zela argi genuen».
Pintxoen aitzakia hartuta, jai eta kultur giroko asteburu bikainaz gozatu dute Hondarribian.