Mailari eusteko borrokan sartu dira berdeak
Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak 2-1 galdu zuen larunbatean Anaitasunaren kontra. Liderra menderatzen saiatu ziren Mikel Llorenteren mutilak, baina ezin izan zuten berdinketa lortu. Hogeita hamaikagarren jardunaldiko partida gald...
Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak 2-1 galdu zuen larunbatean Anaitasunaren kontra. Liderra menderatzen saiatu ziren Mikel Llorenteren mutilak, baina ezin izan zuten berdinketa lortu. Hogeita hamaikagarren jardunaldiko partida galduta, hamalaugarrenak dira berdeak sailkapenean, hogeita hamar punturekin, eta mailan jarraitzeko lehia estuan sartu dira. Liga bukaera gogorra daukate aurretik etxekoek, eta Berioko taldea garaitzen saiatu beharko dute larunbatean, mailan jarraitu nahi badute.

