Irun Iruten eta Ikust Alaia bateginik euskarazko irakurzaletasunaren alde
Irun Iruten euskara elkarteak, Ikust Alaia udal liburutegiak eta Elkar eta Oskarbi liburudendek euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko Irakurri, gozatu eta oparitu goiburuko egitasmoa abiatu dute. Joan den ostiralean aurkeztu zuten Ikust Alaiako lehen solairuko areto batean. Bertan izan ziren Arantxa Iriarte Irun Iruteneko kudeatzailea eta Belen Sierra Irungo Udaleko Kultura arloko ordezkaria. Irunez gain, irakurzaetasuna bultzatzeko kanpainia Euskal Herriko beste hamalau herritan martxan jarri dute, tokian tokiko euskara elkarteek sustatuta. Iriartek zuen kanpainiaren xedea zein den azaldu zuen: “Kanpainaren izenak berak adierazten duenez hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko: udal liburutegira joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu; liburua bueltatzerakoan fitxa erraz bat bete eta trukean erosketa-txartela jaso; eta Elkar edo Oskarbira joan eta liburu bat erosi, merkeago”. Ikust Alaian hartutako txartelarekin %25eko deskontua izango dute parte hartzaile arruntek, eta Irun Iruteneko bazkideek %50ekoa. Irakurri, gozatu eta oparitu programak ekaina bukaera bitarteko iraupena izango du. Amaitzerakoan, parte hartu duten irakurleen artean 30 euroko bi erosketa txartel zozkatuko dituzte. Irun Iruteneko kudeatzaileak eskerrak eman zien udalari, Elkar eta Oskarbi saltokiei “eta bereziki Ikust Alaiari, liburutegirik gabe egitasmo hau ezinezkoa izango litzatekeelako”. Belen Sierrak ere esker hitzak izan zituen Irun Iruten elkartekoentzat, “kanpainia honi atxikitzeko jarri duen borondateagatik”, eta herritarrei egitasmoan [...]
Irun Iruten euskara elkarteak, Ikust Alaia udal liburutegiak eta Elkar eta Oskarbi liburudendek euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko Irakurri, gozatu eta oparitu goiburuko egitasmoa abiatu dute. Joan den ostiralean aurkeztu zuten Ikust Alaiako lehen solairuko areto batean. Bertan izan ziren Arantxa Iriarte Irun Iruteneko kudeatzailea eta Belen Sierra Irungo Udaleko Kultura arloko ordezkaria. Irunez gain, irakurzaetasuna bultzatzeko kanpainia Euskal Herriko beste hamalau herritan martxan jarri dute, tokian tokiko euskara elkarteek sustatuta.
Iriartek zuen kanpainiaren xedea zein den azaldu zuen: “Kanpainaren izenak berak adierazten duenez hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko: udal liburutegira joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu; liburua bueltatzerakoan fitxa erraz bat bete eta trukean erosketa-txartela jaso; eta Elkar edo Oskarbira joan eta liburu bat erosi, merkeago”. Ikust Alaian hartutako txartelarekin %25eko deskontua izango dute parte hartzaile arruntek, eta Irun Iruteneko bazkideek %50ekoa.
Irakurri, gozatu eta oparitu programak ekaina bukaera bitarteko iraupena izango du. Amaitzerakoan, parte hartu duten irakurleen artean 30 euroko bi erosketa txartel zozkatuko dituzte. Irun Iruteneko kudeatzaileak eskerrak eman zien udalari, Elkar eta Oskarbi saltokiei “eta bereziki Ikust Alaiari, liburutegirik gabe egitasmo hau ezinezkoa izango litzatekeelako”.
Belen Sierrak ere esker hitzak izan zituen Irun Iruten elkartekoentzat, “kanpainia honi atxikitzeko jarri duen borondateagatik”, eta herritarrei egitasmoan parte hartzeko eta udal liburutegira joaten jarraitzeko gonbita luzatu zien.
Liburutegi publikoen alde
Lehen aldia da Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainia Irunen egiten dutela, baina Iriartek argitu zuenez, “martxan jarri den herri gehienetan eragin positibo nabarmena izan du, herritarrek liburutegi publikoan egiten duten euskarazko liburu mailegu erabileran”.
Kanpainiako helburuetako bat euskarazko irakurleak liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea dela aipatu zuen. “Zeharkako helburu izanagatik, erabilera horrek liburuen salmentan izan duen eragina ere kontuan hartzekoa da eta zenbait kasutan, nabarmena”, gehitu zuen euskara elkarteko arduradunak.