Haurreskola Partzuergoan izena emateko epea hilaren 11n amaituko da
Maiatzaren 11n amaituko da datorren ikasturtean Haurreskola Partzuergoko zentroetan izena eman nahi dutenentzako epea. 2011 eta 2012an jaiotako umeei zuzenduta dago. Maiatzaren 9tik ekainaren 10a arte jaiotako umeen eskabidea umea jaiotakoan egin ahalk...
Maiatzaren 11n amaituko da datorren ikasturtean Haurreskola Partzuergoko zentroetan izena eman nahi dutenentzako epea. 2011 eta 2012an jaiotako umeei zuzenduta dago. Maiatzaren 9tik ekainaren 10a arte jaiotako umeen eskabidea umea jaiotakoan egin ahalko da, ekainaren 11a baino lehen; eta ekainaren 11tik 30era jaioko direnen guraso edo tutoreek uztailaren 6a arte izango dute umeak behin behineko zerrendan apuntatzeko denbora.
Behin behineko zerrendak ekainaren 15etik aurrera argitaratuko dituzte eta hil horren 18tik 29ra erreklamazioak egiteko aukera izango da. Uztailaren 12an emango dute behin betiko lekuen berri.
Honakoak dira partzuegoko zentroen leku libreak, datorren urtean jarraituko duten haurrak kontuan hartu gabe:
- Iraun haurreskola (Konpostela kalea, 1. Telefonoa: 943 62 32 27). 0-1 urtekoentzat 16 leku, eta 1-2 urtekoentzat 36 leku.
- Irungo Ikastola Txiki (Policarpo Balzola eta Lesaka, 1. Telefonoak: 943 66 00 92 eta 943 61 20 85). 0-1 urtekoentzat 8 leku, 1-2 urtekoentzat 5 leku eta 2 urtekoen gelarako 19 leku.
Udaletik jakinarazi dute irailaren 6an hasiko direla klaseak Irungo udal haurreskoletan. Informazio gehiago behar duenak haurreskolak.net webgunean aurki dezake.