Azken unera arte itxaron beharko du Real Unionek promozionatuko duen jakiteko
Gaizki jokatu arren bere partida irabazi zuen Real Unionek, Torrelavegako Gimnasticaren aurka (1-0). Angulok sartu zuen etxekoen gola, bigarren zatian. Hiru puntuak behar zituzten irundarrek, eta eskuratu zituzten. Baina ez zen izan nahikoa, Palenciak ...
Gaizki jokatu arren bere partida irabazi zuen Real Unionek, Torrelavegako Gimnasticaren aurka (1-0). Angulok sartu zuen etxekoen gola, bigarren zatian. Hiru puntuak behar zituzten irundarrek, eta eskuratu zituzten. Baina ez zen izan nahikoa, Palenciak ere irabazi zuelako. Hori gutxi balitz, Sansek ere hiru puntuak lortu ditu asteburuan, eta azken jardunaldian edozer gertatu daiteke.
Datorren igandean irundarren salbazioa bermatzen duen emaitza bakarra garaipena da; Iruñean jokatuko dute, Osasuna Brekin. 37. jardunaldia bukatuta, Bigarren B Mailako II. multzotik Hirugarren Mailara zuzenean jaitsiko diren lau taldeak zehaztuta daude (Arandina, Lemoa, Burgos eta Gimn. Segoviana). Argitu ez dena zera da, gainontzeko hiru multzoetako hamaseigarren tokian geratuko direnekin jaitsierako kanporaketa jokatuko duen taldea; sei talde daude borroka horretan, eta Real Union da horietako bat.
Sailkapena. Promoziorako borroka
- 11. Real Union. 47 puntu.
- 12. Real B. 47 puntu.
- 13. Osasuna B. 47 puntu.
- 14. Zamora. 46 puntu.
- 15. Palencia. 46 puntu.
- 16. Gimnastica Torrelavega. 45 puntu.