Arraztalok kudeatuko du garbigune berria
1.900 metro koadroko eremua du, eta eskualdeko bizilagunei ere emango die zerbitzua, doan Talaiako behin betiko garbigunea martxan dago joan den ostiraletik. Eguerdian inauguratu zuten Oiartzungo alkate Aiora Perez de San Romanek, San Markoseko Mankomunitateko Ainhoa Intxaurrandietak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendari Ainhoa Iraolak. Arraztalo Elkarteak kudeatuko du zerbitzua. Gaixo psikikoen lan-munduratzeaz eta gizarteratzeaz arduratzen den herriko taldea da Arraztalo. Bertako kideak, honako ordutegian egongo dira lanean garbigunean: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan baita arratsaldez ere, 17:00etatik 20:00etara. Pozik aukeragatik Politikariek, garbigunearen garrantzia nabarmendu zuten, batetik. Ainhoa Intxaurrandieta, San Markoseko Mankomunitateko presidenteak adierazi zuenez, «gure indarrak prebentzioan, berrerabilpenean eta birziklapenean jartzen jarraituko dugu, hori baitugu etorkizuna». Intxaurrandietak berak, zerbitzua Arraztalok kudeatzea ere garrantzitsua dela gogorarazi zuen. Pedro del Olmo Arraztaloko kideak jakinarazi zuen, oso pozik daudela ardura hori euren esku utzi izanaz: «Egia esan, ez genuen espero, baina oso pozik gaude. Lanean ari direnentzat oso ondo dago ardura hori izatea, aukera ona da, eta gainera, oso ondo ari dira lanean». Berrerabiltzeko gunea Garbigune berria San Markoseko Mankomunitateak eraiki du, Oiartzungo Udalak eskatuta. Lur eremua udalak utzi dio Mankomunitateari, zerbitzua eman dezan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere diruz lagundu du egitasmoa. Garbiguneak 1.900 metro koadroko eremua [...]
1.900 metro koadroko eremua du, eta eskualdeko bizilagunei ere emango die zerbitzua, doan
Talaiako behin betiko garbigunea martxan dago joan den ostiraletik. Eguerdian inauguratu zuten Oiartzungo alkate Aiora Perez de San Romanek, San Markoseko Mankomunitateko Ainhoa Intxaurrandietak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendari Ainhoa Iraolak. Arraztalo Elkarteak kudeatuko du zerbitzua.
Gaixo psikikoen lan-munduratzeaz eta gizarteratzeaz arduratzen den herriko taldea da Arraztalo. Bertako kideak, honako ordutegian egongo dira lanean garbigunean: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan baita arratsaldez ere, 17:00etatik 20:00etara.
Pozik aukeragatik
Politikariek, garbigunearen garrantzia nabarmendu zuten, batetik. Ainhoa Intxaurrandieta, San Markoseko Mankomunitateko presidenteak adierazi zuenez, «gure indarrak prebentzioan, berrerabilpenean eta birziklapenean jartzen jarraituko dugu, hori baitugu etorkizuna». Intxaurrandietak berak, zerbitzua Arraztalok kudeatzea ere garrantzitsua dela gogorarazi zuen.
Pedro del Olmo Arraztaloko kideak jakinarazi zuen, oso pozik daudela ardura hori euren esku utzi izanaz: «Egia esan, ez genuen espero, baina oso pozik gaude. Lanean ari direnentzat oso ondo dago ardura hori izatea, aukera ona da, eta gainera, oso ondo ari dira lanean».
Berrerabiltzeko gunea
Garbigune berria San Markoseko Mankomunitateak eraiki du, Oiartzungo Udalak eskatuta. Lur eremua udalak utzi dio Mankomunitateari, zerbitzua eman dezan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere diruz lagundu du egitasmoa. Garbiguneak 1.900 metro koadroko eremua du eta oiartzuarrei ez ezik, eskualdeko bizilagunei ere zerbitzua eskainiko die, dohainik.
Bertan bilduko dira etxean sortzen diren noizbehinkako hondakinak: eskonbroak; inausketak; egurra; tamaina handiko altzariak; metala; txatarra; arropa; olioa… Gainera, Talaiako garbiguneak berezitasun bat ere izango du aurrerantzean: berrerabiltzeko objektuak uzteko gune berezi bat ere badago. Bertan, herritarrek erabiltzen ez dituzten gauzak uzteko aukera izango dute, behar dituenak hartzeko.