Allerruk 5-0 irabazi dio Lengokoak taldeari
Gol festa ikusi ahal izan zuten larunbatean Plazetara hurbildu zirenek. Izan ere, Erregional Preferenteko Allerruk bost gol sartu zizkion Lengokoaki. Denboraldiko 42. puntua lortu dute zuri-berdeek. Emakumeen Igoera Fasean, berriz, joan den asteburuan jokatu zuten azkeneko partida. Arizmendiri egindako bisitan, lezoarrek 3-0 bukatu zuten partida. Laugarren postuan bukatu dute ligaxka, hamalau partidatan 21 puntu eskuratuta. Mutilen bigarren taldeak ere galdu egin zuen, etxean. Jipoi gogorra jaso zuten lezoarrek, 1-8 galdu baitzuten Lazkaoren kontra. Sailkapeneko azkeneko postuan daude zuri-berdeak, hamasei partidatan sei puntu bakarrik lortuta. Azkena jaso eta berdindu Bestalde, areto futbolean, Allerru-Jaizkibelek launa berdindu zuen larunbatean Bekoerrotako kantxan. Egintza azkeneko sailkatuaren kontra jokatu zuten. 32 puntu dituzte orain.
Gol festa ikusi ahal izan zuten larunbatean Plazetara hurbildu zirenek. Izan ere, Erregional Preferenteko Allerruk bost gol sartu zizkion Lengokoaki. Denboraldiko 42. puntua lortu dute zuri-berdeek.
Emakumeen Igoera Fasean, berriz, joan den asteburuan jokatu zuten azkeneko partida. Arizmendiri egindako bisitan, lezoarrek 3-0 bukatu zuten partida. Laugarren postuan bukatu dute ligaxka, hamalau partidatan 21 puntu eskuratuta.
Mutilen bigarren taldeak ere galdu egin zuen, etxean. Jipoi gogorra jaso zuten lezoarrek, 1-8 galdu baitzuten Lazkaoren kontra. Sailkapeneko azkeneko postuan daude zuri-berdeak, hamasei partidatan sei puntu bakarrik lortuta.
Azkena jaso eta berdindu
Bestalde, areto futbolean, Allerru-Jaizkibelek launa berdindu zuen larunbatean Bekoerrotako kantxan.
Egintza azkeneko sailkatuaren kontra jokatu zuten. 32 puntu dituzte orain.