Zalditeriakoa, Alarde Tradizionaleko lehen kantinera
Larunbatean Alarde Tradizionaleko Zalditeriako kantinera aukeratu zuten, tradizioz alarde horretan aukeratzen den lehenengoa. 24 urteko Ane Miren Vaquerok ordezkatuko du aurtengo sanmartzialetan Zalditeria konpainia. Igandean Artilleriakoen txanda izan...
Larunbatean Alarde Tradizionaleko Zalditeriako kantinera aukeratu zuten, tradizioz alarde horretan aukeratzen den lehenengoa. 24 urteko Ane Miren Vaquerok ordezkatuko du aurtengo sanmartzialetan Zalditeria konpainia. Igandean Artilleriakoen txanda izan zen; Amaia Viedma hautatu zuten, 20 urteko gaztea.
Aste honetan beste hamahiru kantinera aukeratuko dituzte: ostegunean hiru (Katea, Uranzu eta Santiago), ostiralean zazpi (Behobia, Meaka, San Migel, Olaberria, Ama Shantalen, Anaka eta Lapitze), larunbatean bi (Azken Portu eta Belaskoenea), eta beste bat igandean (Bidasoa).
Hurrengo astean egingo dituzte azken aukeraketak: hilaren 17an Real Union konpainiakoa, 18an Banda eta Buenos Amigosekoak, eta larunbatean, 19an, Danborradakoa.

