
Juan Carlos Alonso psikologoak irakurtzeak haurrengan duen garrantziaz hitz egingo du bihar arratsaldean Cristobal Gamon ikastetxean. Hain zuzen, Irakurketa eta ipuinen garrantzia haurren garapenean izenburua duen hitzaldia emango du. Hori guraso eta l...

IX. Iurretako Bertsopaper Lehiaketan bi errenteriar izan dira protagonista: Iñigo Legorburu eta Julian Albistur. Hain zuzen, Legorburuk irabazi du hamargarren ekitaldia, Mila pertsonaia pertsona bakarrean lanarekin. Albisturrek, berriz, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du 7.000.000.000 biztanle bertsopaperarengatik. 200 eta 100 euroko saria eraman dute.

Barbara Jacobs idazle mexikarraren Las hojas muertas eleberriaren gaineko irakurketa egingo dute, gaur, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Literatur solasaldien barruko ekimena da, eta Jose Luis Canchok gidatuko du hizketaldia. Bertan parte hartzeko nahikoa d...

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Gimnastica Torrelavega 1-0 Erregional Ohorezko Maila Roteta-Behobia 2-2 Real Union B-Mondragon 1-1 Erregional Preferente Maila Mariño-Beti Ona 1-1 Dunboa Eguzki-Sanpedrotarra 0-0 ...

Atzo, XV. Gazta Eguna egin zuten Idiazabalen. Bertan, 22 gazta aurkeztu zituzten lehiaketara, eta herritarrek osatutako epaimahaiak aukeratu zuen onena. Oiartzungo Galtzata baserriko gaztak irabazi zuen lehenengo saria. Lehen saria: Oiartzungo Galtzat...

FUTBOLA Erregional Preferente Maila Touring-Euskalduna 5-0 Mariño-Beti Ona 1-0 Emakumeak, Kopa Usurbil-Touring 1-5. ESKUBALOIA Espainiako Lehen Maila Ereintza-Tecnifuelle Elgoibar 24-35.

Hiru puntuak lortzea nahikoa zuen Touringek Erregional Ohorezko Mailara igotzeko, eta ez zuen hutsik egin. Igoera ez ezik, gol festa ere oparitu zien Touringek Fanderiako futbol zelaira joan ziren zale guztiei, 5-0 gailendu baitzitzaion Euskaldunari. Eta osagai guzti horiekin ederki ospatu zuten igoera. Montesek bi gol sartu zituen, beste bat Nevesek, bestea Igarretak eta azkena Euskaldunako jokalari batek bere atean.

Gaztelekuren XVII.urtemuga ospatuko dute larunbatean. Agerrealde Kultur Elkarteak egun guztiko egitaraua antolatu du: 10:00etan: txupinazoa. 10:30ean: Toka txapelketa (izen-ematea euro bat). Sariak: txuleta eta ardo botila lehenengoarentzat, eta baser...

Bilduk eta Pasaiako Ezkerrak indarrak batu eta Pasaian hondakinak atez ate biltzeko sistema ezartzeko bidea zabaldu dute. Lehengo ostiralean Trintxerpeko alkateordetzan egin zen plenoan, aipatu bi taldeek adostutako mozioa onartu zuten. Aipatu mozioak «Pasaiak ahalik eta gehien birziklatze aldera, egungoak baina emaitza hobeak lortzen dituen hiri-hondakinen bilketa sistemaren alde egiteko konpromisoa» hartu du udalbatzak. Mozioan aipatzen denez, parte hartze sistema bat jarriko dute abian, «hondakinen kudeaketaren berri emateko eta herritarrekin batera bilketa sistema berria ezartzeko eta abian jartzeko xehetasunak adostearren». Herritarrei beren iritzia emateko baliabideak emango zaizkiela agindu dute, «beti ere hiru premisa kontuan hartuta»: Birziklatzea eta bereiztea herritar guztien betebeharra izango da; hautatzen den sistemarekin gutxienez hondakinen %70 birziklatzea lortu behar da sei hilabeteren buruan eta sistema ezarri ondoren , aldian behin funtzionamendua berrikusteko konpromisoa. bildu_eb_hondakinak EAJ. Atez Ate Maiatzeko plenoa Oharra, PSE-EE

18:00etan, azalpenen eta txalapartaren ondoren, irrintziarekin lehertu zen festa. Edalontziekin eman zuten zenbakiaren zozketan, berriz, honako zenbakia suertatu zen irabazle: 2.418. Hamabost eguneko epea dauka irabazleak, OARSO BIDASOKO HITZAtik opari...

Larunbatean Alarde Tradizionaleko Zalditeriako kantinera aukeratu zuten, tradizioz alarde horretan aukeratzen den lehenengoa. 24 urteko Ane Miren Vaquerok ordezkatuko du aurtengo sanmartzialetan Zalditeria konpainia. Igandean Artilleriakoen txanda izan...

Udalekuetako izena emateko epea zabalduta dago jadanik. Hilaren 18ra arte eman daiteke izena Lezoko Udalak antolatzen duen udalekuetan. Izena emateko bi bide daude. Alde batetik, udaletxeko informazio bulegotik pasatu daiteke (08:30etik 13:30era da ord...

Eneritz Sein Sanjuandarrak ez du aurkaririk izan eta sei minutu atera dizkio Laura Garciari. Eneritz Seinek denboraldirako ezarritako helburu nagusia lortu du: Gasteizeko maratoia irabazi du korrikalari sanjuandarrak. 2 ordu, 59 minutu eta 24 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Gizonetan, Mohamed Affadasek irabazi zuen proba. Atzo jokatu zen Martin Fiz maratoia, Gasteizen. 3.400 korrikalarik parte hartu zuten, probak orai arte zituen parte hartzaileen errekorra hautsiz. 2012-Gasteizko Maratoia. Emakumeen sailkapena

Datorren ostiralean, hilaren 11n, Big Fingers and the Love Seeds taldeak kontzertu akustikoa emango du ostiral honetan Sotxo tabernan, 20:00etatik aurrera. Folka, rocka eta alt-country estiloak jorratzen dituzte. Olatu Talka ekimenaren barruko ekitaldi...

Laurunbatean egin zuten Antxon Marealta Egunaren aurtengo ekitaldia. Beti bezala, parte hartzaileak Molinao errekara jaitsi, eta bertako hondakinak atera zituzten, asko gainera. Hala, errekan bertan egon ziren boluntarioen nahiz bazterrean laguntzen iz...