Udalekuetako izena eman daiteke jada
Udalekuetako izena emateko epea zabalduta dago jadanik. Hilaren 18ra arte eman daiteke izena Lezoko Udalak antolatzen duen udalekuetan. Izena emateko bi bide daude. Alde batetik, udaletxeko informazio bulegotik pasatu daiteke (08:30etik 13:30era da ord...
Udalekuetako izena emateko epea zabalduta dago jadanik. Hilaren 18ra arte eman daiteke izena Lezoko Udalak antolatzen duen udalekuetan. Izena emateko bi bide daude. Alde batetik, udaletxeko informazio bulegotik pasatu daiteke (08:30etik 13:30era da ordutegia). Bestalde, Interneten egin daiteke. Kasu horretan, izen emate orria sinatuta entregatu behar da bulegoan, familia ugarien dokumentuarekin batera.
Udalekuak 3 eta 10 urteko haurrei zuzenduta daude. Uztailaren 2tik 30era egingo dituzte udalekuak, 09:30etik 13:30era. Haur bakoitzeko 77.1 euro ordaindu behar dira, eta familia ugariko kidea izanez gero, 61, 68. Guztira 220 toki daude. Eskakizun kopurua hori baino altuagoa baldin bada, zozketa egingo dute izena eman duten guztien artean.
Udalekuen gaineko informazio gehiago emango dute ekainaren 14an Gezala Auditoriumean gurasoekin egingo den bileran.

