Touringek lortu du igoera
Hiru puntuak lortzea nahikoa zuen Touringek Erregional Ohorezko Mailara igotzeko, eta ez zuen hutsik egin. Igoera ez ezik, gol festa ere oparitu zien Touringek Fanderiako futbol zelaira joan ziren zale guztiei, 5-0 gailendu baitzitzaion Euskaldunari. Eta osagai guzti horiekin ederki ospatu zuten igoera. Montesek bi gol sartu zituen, beste bat Nevesek, bestea Igarretak eta azkena Euskaldunako jokalari batek bere atean.
Hiru puntuak lortzea nahikoa zuen Touringek Erregional Ohorezko Mailara igotzeko, eta ez zuen hutsik egin. Igoera ez ezik, gol festa ere oparitu zien Touringek Fanderiako futbol zelaira joan ziren zale guztiei, 5-0 gailendu baitzitzaion Euskaldunari. Eta osagai guzti horiekin ederki ospatu zuten igoera.
Montesek bi gol sartu zituen, beste bat Nevesek, bestea Igarretak eta azkena Euskaldunako jokalari batek bere atean.

