Larunbatean, Gaztelekuren XVII. urteurrena
Gaztelekuren XVII.urtemuga ospatuko dute larunbatean. Agerrealde Kultur Elkarteak egun guztiko egitaraua antolatu du: 10:00etan: txupinazoa. 10:30ean: Toka txapelketa (izen-ematea euro bat). Sariak: txuleta eta ardo botila lehenengoarentzat, eta baser...
Gaztelekuren XVII.urtemuga ospatuko dute larunbatean. Agerrealde Kultur Elkarteak egun guztiko egitaraua antolatu du:
- 10:00etan: txupinazoa.
- 10:30ean: Toka txapelketa (izen-ematea euro bat). Sariak: txuleta eta ardo botila lehenengoarentzat, eta baserriko oilaskoa bigarrenarentzat.
- 12:00etan: Trikipoteoa auzoan zehar.
- 14:00etan: Bazkaria (bost euro).
- Ondoren: karaokea eta musika.
Herritarrei jaira animatzeko deia egin diete.

