Hondakinak biltzeko sistema berrirantz urratsa egin du udalbatzarrak
Bilduk eta Pasaiako Ezkerrak indarrak batu eta Pasaian hondakinak atez ate biltzeko sistema ezartzeko bidea zabaldu dute. Lehengo ostiralean Trintxerpeko alkateordetzan egin zen plenoan, aipatu bi taldeek adostutako mozioa onartu zuten. Aipatu mozioak «Pasaiak ahalik eta gehien birziklatze aldera, egungoak baina emaitza hobeak lortzen dituen hiri-hondakinen bilketa sistemaren alde egiteko konpromisoa» hartu du udalbatzak. Mozioan aipatzen denez, parte hartze sistema bat jarriko dute abian, «hondakinen kudeaketaren berri emateko eta herritarrekin batera bilketa sistema berria ezartzeko eta abian jartzeko xehetasunak adostearren». Herritarrei beren iritzia emateko baliabideak emango zaizkiela agindu dute, «beti ere hiru premisa kontuan hartuta»: Birziklatzea eta bereiztea herritar guztien betebeharra izango da; hautatzen den sistemarekin gutxienez hondakinen %70 birziklatzea lortu behar da sei hilabeteren buruan eta sistema ezarri ondoren , aldian behin funtzionamendua berrikusteko konpromisoa. bildu_eb_hondakinak EAJ. Atez Ate Maiatzeko plenoa Oharra, PSE-EE
Bilduk eta Pasaiako Ezkerrak indarrak batu eta Pasaian hondakinak atez ate biltzeko sistema ezartzeko bidea zabaldu dute. Lehengo ostiralean Trintxerpeko alkateordetzan egin zen plenoan, aipatu bi taldeek adostutako mozioa onartu zuten. Aipatu mozioak «Pasaiak ahalik eta gehien birziklatze aldera, egungoak baina emaitza hobeak lortzen dituen hiri-hondakinen bilketa sistemaren alde egiteko konpromisoa» hartu du udalbatzak.
Mozioan aipatzen denez, parte hartze sistema bat jarriko dute abian, «hondakinen kudeaketaren berri emateko eta herritarrekin batera bilketa sistema berria ezartzeko eta abian jartzeko xehetasunak adostearren».
Herritarrei beren iritzia emateko baliabideak emango zaizkiela agindu dute, «beti ere hiru premisa kontuan hartuta»: Birziklatzea eta bereiztea herritar guztien betebeharra izango da; hautatzen den sistemarekin gutxienez hondakinen %70 birziklatzea lortu behar da sei hilabeteren buruan eta sistema ezarri ondoren , aldian behin funtzionamendua berrikusteko konpromisoa.


