Gazte bat atxilotu dute, edanda eta matrikula faltsuekin gidatzeagatik
28 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, ustez bere autoak matrikula faltsuak zituelako, eta alkoholemia kontrolean positibo eman zuelako. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, “autoa mugimendu irregularrak” egiten ari zen Biriat...
28 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, ustez bere autoak matrikula faltsuak zituelako, eta alkoholemia kontrolean positibo eman zuelako.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, “autoa mugimendu irregularrak” egiten ari zen Biriatu inguruan, eta ertzainek geldiarazi egin zuten. Autoaren datuak begiratzerakoan, autoak matrikula faltsuak zituela ikusi zutela esan du Herrizaingo Sailak, eta alkoholemia kontrola egitean, gazteak positibo eman zuela.
Gaztea atxilotu egin zuten, dokumentuak faltsutzea, eta bide segurtasunaren aurkako delituta leporatuta.

