Atxilotua, autokarabana batean lapurtu eta gizon bat harrapatzen saiatzeagatik
Atzo, 18 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 13:30ak aldera, merkatalgune bateko segurtasun langileek gaztea atzeman zuten autokarabana bat bortxatzen aparkalekuan. Gaztea ihes egiten saiatu zen bere autoan...
Atzo, 18 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 13:30ak aldera, merkatalgune bateko segurtasun langileek gaztea atzeman zuten autokarabana bat bortxatzen aparkalekuan.
Gaztea ihes egiten saiatu zen bere autoan, eta segurtasun langileek gelditzeko eskatu zioten. Gazteak alde egin zuen, eta bidean segurtasun langileetako bat harrapatzen saiatu zen.
Ertzaintzari abisua pasatu zioten segurtasun langileek, eta Ertzaintzak Errenteria-Oreretan atzeman zuen gaztea. Bortxaz lapurtzen saiatzea, eta segurtasun langilea autoarekin harrapatzen saiatzea leporatuta, Ertzaintzak atxilotu egin zuen. Bide segurtasunaren kontrako delitua ere egotzi diote, gidabaimenik ez izategatik.

