Alkateak PSE-EE zigortu duela salatu dute sozialistek
Pasaiako PSE-EEk gobernu taldea kritikatu du, eta alkateari defizit demokratikoa leporatu dio. PSE-EEko kideen arabera, Amaia Agirregabiriak sozialistak zigortu ditu euren kritikengatik. Eta uko egin dio taldearen mozioak aztertzeari, “plenoan ez...
Pasaiako PSE-EEk gobernu taldea kritikatu du, eta alkateari defizit demokratikoa leporatu dio. PSE-EEko kideen arabera, Amaia Agirregabiriak sozialistak zigortu ditu euren kritikengatik. Eta uko egin dio taldearen mozioak aztertzeari, “plenoan ez sartzea modu arbitrarioan erabakita”.
Sozialistek nabarmendu dute, derrigortuta ikusi dutela euren burua egoera publiko egitera. Eta alkateari eta Bilduko gobernu taldeari eskatu diote, PSE-EEren ahotsa isilarazi beharrean, euren lana egiten dezatela: “Izan ere, kudeaketa txarrena, egiten ez dena izaten baita”.

