Zerura begira biharko Sagardo Eguna
Joan den larunbatekoaren ondoren, zerura begira egongo dira Sagardo Eguneko antolatzaileak. Bertan behera geratu zen euriaren eraginez, eta oraingoan itxaropenez daude ez dela horrelakorik gertatuko, eta dena ongi aterako dela. Horretarako, prestatuta ...
Joan den larunbatekoaren ondoren, zerura begira egongo dira Sagardo Eguneko antolatzaileak. Bertan behera geratu zen euriaren eraginez, eta oraingoan itxaropenez daude ez dela horrelakorik gertatuko, eta dena ongi aterako dela. Horretarako, prestatuta zeukaten egitarauarekin egingo dute aurrera.
Goizez eta arratsaldez izango dira ekimenak. Horretarako, eguerditik aurrera, euskal jokoak, irrintzilariak, bertsolariak, dultzaineroak, trikitilariak, dantzariak eta txistulariak ibiliko dira eguna girotzen herriko kaleetan barrena.
Eguerdiko atsedenaldiaren ondoren, jaiak berriro jarraituko du 18:00etatik aurrera. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, 59 uzta probatzeko aukera izango da, eta baita Eusko Label izendapena duen sagardoa ere.