Sabecoko langile ohiak kontuan hartzeko eskatu dio Eroskiri LABek
LABek eskaera bat aurkeztu du gaur udaletxeko erregistroan Eroski Niessen merkataritza zentroan irekitzekoa den supermerkatuaren harira. Hala, aurretik toki horretan lan egin zuten Sabecoko langileak kontuan hartzeko eskatu dio lanpostuak betetzerakoan: “Supermerkatua ireki behar duen honetan, Eroskiri bere eskubideen alde aritzeagatik kalean gelditu ziren langileengana jo eta lanpostuak betetzerakoan kontuan hartuak izan daitezen eskatzen diogu”. Horrez gain, igandeetan irekitzeko egiten ari diren kanpaina dela eta, jaiegunetan ez irekitzeko konpromisoa hartzeko eskatu dio: “Herriko merkataritza denda txikiekiko errespetuz eta langileek atsedenerako duten eskubidea bermatze aldera”. LABek gogorarazi du bi urte iraun zituela Sabecoko lan gatazkak, eta horren arrazoia “arautu beharreko lan hitzarmenaren aplikazioa” izan zela.
LABek eskaera bat aurkeztu du gaur udaletxeko erregistroan Eroski Niessen merkataritza zentroan irekitzekoa den supermerkatuaren harira. Hala, aurretik toki horretan lan egin zuten Sabecoko langileak kontuan hartzeko eskatu dio lanpostuak betetzerakoan: “Supermerkatua ireki behar duen honetan, Eroskiri bere eskubideen alde aritzeagatik kalean gelditu ziren langileengana jo eta lanpostuak betetzerakoan kontuan hartuak izan daitezen eskatzen diogu”.
Horrez gain, igandeetan irekitzeko egiten ari diren kanpaina dela eta, jaiegunetan ez irekitzeko konpromisoa hartzeko eskatu dio: “Herriko merkataritza denda txikiekiko errespetuz eta langileek atsedenerako duten eskubidea bermatze aldera”.
LABek gogorarazi du bi urte iraun zituela Sabecoko lan gatazkak, eta horren arrazoia “arautu beharreko lan hitzarmenaren aplikazioa” izan zela.