Oreretako Herrirak hasi du bidea
Gaur arratsaldean aurkeztu dute Oreretako Herrira herri bilgunea. Ehundik gora lagunen aurrean, Niessen aretoan eman ditu lehen pausuak euskal preso eta iheslarien aldeko ekimenak, ekitaldi xume bezain hunkigarriarekin. Bideoak eman dio hasiera, eta ondoren dantzariek hartu dute taula aulki zuri hutsaren inguruan. Lau piezetako puzlea eraiki dute,ondoren, hainbat lagunek eta bertan eskuak, babesa, hitza eta kalea irakur zitezkeen. Oreretako Herrira bilguneko kide batek hartu du hitza ondoren. Presoekin,erbestaratuekin eta iheslariekin zer gertatuko den galdetuta, “atzerriak” bidaltzen duen mezua argia dela esan du: “Belauniko nahi ditugu,umiliatuak nahi ditugu, errendituak ala hilak. Hori da mezua. Ez dago erantzunik atzerritik, eskarnio hutsa ez bada. Horren aurrean,ordea, herri honek zerbait erakutsi badu amore ez duela ematen da”. Horrenbestez,”enpatea” apurtzeko garaia dela eta ezin dela “ezein soluzio ustekaberen” zain egon gaineratu du Herrirako kideak: “Preso, erbesteratu eta iheslariak guk ekarriko ditugu, guk ekarri behar ditugu. Bakoitzak duenetik emanaz”. Horren harira, deia luzatu die herritar guztiei, Oreretako Herrira bilgunearekin ”bat egin” eta guztien artean euskal preso, erbesteratu eta iheslariak etxeratzeko. Senideak oholtza gainean Ekitaldiaren unerik hunkigarriena, senideak oholtza gainera igo direnean bizi izan da. Txalo zaparrada artean hartu dituzte bertaratu diren herritarrek, Kalera borrokalari kanta abesten zuten artean eta aulki hutsak irudikatzen zituenen oroimenak, atzekaldeko pantaila hartzen zuen bitartean. [...]
Gaur arratsaldean aurkeztu dute Oreretako Herrira herri bilgunea. Ehundik gora lagunen aurrean, Niessen aretoan eman ditu lehen pausuak euskal preso eta iheslarien aldeko ekimenak, ekitaldi xume bezain hunkigarriarekin. Bideoak eman dio hasiera, eta ondoren dantzariek hartu dute taula aulki zuri hutsaren inguruan. Lau piezetako puzlea eraiki dute,ondoren, hainbat lagunek eta bertan eskuak, babesa, hitza eta kalea irakur zitezkeen. Oreretako Herrira bilguneko kide batek hartu du hitza ondoren. Presoekin,erbestaratuekin eta iheslariekin zer gertatuko den galdetuta, “atzerriak” bidaltzen duen mezua argia dela esan du: “Belauniko nahi ditugu,umiliatuak nahi ditugu, errendituak ala hilak. Hori da mezua. Ez dago erantzunik atzerritik, eskarnio hutsa ez bada. Horren aurrean,ordea, herri honek zerbait erakutsi badu amore ez duela ematen da”.
Horrenbestez,”enpatea” apurtzeko garaia dela eta ezin dela “ezein soluzio ustekaberen” zain egon gaineratu du Herrirako kideak: “Preso, erbesteratu eta iheslariak guk ekarriko ditugu, guk ekarri behar ditugu. Bakoitzak duenetik emanaz”. Horren harira, deia luzatu die herritar guztiei, Oreretako Herrira bilgunearekin ”bat egin” eta guztien artean euskal preso, erbesteratu eta iheslariak etxeratzeko.
Senideak oholtza gainean
Ekitaldiaren unerik hunkigarriena, senideak oholtza gainera igo direnean bizi izan da. Txalo zaparrada artean hartu dituzte bertaratu diren herritarrek, Kalera borrokalari kanta abesten zuten artean eta aulki hutsak irudikatzen zituenen oroimenak, atzekaldeko pantaila hartzen zuen bitartean.