Luxiano Eizagirre omenduko dute etzi Zokoburuko espigoian
Etzi, igandearekin, Luxiano Eizagirre iheslari politiko pasaitarrari omenaldia egingo diote Zokoburuko espigoian, 12:00etan hasita. Martxoaren 29an hil zen, 56 urterekin, gaixotasun luze baten ondorioz. 1978an ihes egin zuen Eizagirrek Euskal Herritik,...
Etzi, igandearekin, Luxiano Eizagirre iheslari politiko pasaitarrari omenaldia egingo diote Zokoburuko espigoian, 12:00etan hasita. Martxoaren 29an hil zen, 56 urterekin, gaixotasun luze baten ondorioz. 1978an ihes egin zuen Eizagirrek Euskal Herritik, eta Venezuelan urte batzuk eman ondoren, Togora deportatu zuten 1984an. Handik Kubara joan zen, eta La Habanan bizi izan zen, bertan hil zen arte.
Herrira mugimendutik gogoratu dute 1978tik ezin izan zuela Euskal Herrira itzuli: “Luxianok ez du aukerarik izan bizirik zen artean Euskal Herrira itzultzeko. Baina munduan zehar barreiaturik diren euskal iheslariak luze baino lehen beraien sorterrian izateko lanean jarraituko dugu Herrira mugimendutik”.
Apirilaren 5ean iritsi ziren Hondarribiko aireportura Eizagirreren errautsak, eta 23an azken agurra egin zioten Pasaian; habanera doinuen artean bere errautsak Kantauri itsasoan utzi zituzten.

