Konkistaren Astea prest, Nafarroaren historia ezagutarazteko
1512ko konkista salatu, eta oiartzuarrak ere Nafarroako Erresumaren parte izan zirela aldarrikatuko dute Konkistaren Astea antolatu dute, Nafarroaren historia ezagutarazteko. Oiartzungo Nafarroa Bizirik 1512-2012 Elkarteak antolatu du, Nafarroako konkistaren 500. urteurrena dela eta. Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatu zuela 500 urte betetzen dira aurten. Historialarien arabera, 1512an Nafarroako Erresuma indarrez eta bortxaz konkistatu zuen Gaztelak. Pasarte hori askotan desitxuratua izan da. Antolatutako ekimenekin, konkista salatu nahi du elkarte horrek, eta oiartzuarrak ere Nafarroako Erresumaren parte izan zirela aldarrikatu. Beloagako gazteluan plaka Bestalde, herritar talde batek, Beloagako gaztelua berreskuratu du, eta hilaren 12an plaka bat jarriko dute bertan. Beloagako gaztelua izan zen Nafarroako Erresuma defendatzeko gaztelu-gotorlekuetako bat. Oiartzuar talde bat, duela urte batzuk, Beloagako gaztelua berreskuratzeko asmoarekin lanean hasi zen: «Nafarroako Erresumako parte izan ginela aldarrikatzeko». Orduan, Beloagan ikurrina jarri zuten. Udalak eta Nabarraldek ere Euskal Herriko historiaren zati hori berreskuratzeko interesa bazutela jakin zutenean, haiekin bildu ziren eta ordutik, ingurua garbitu eta dokumentazio lan garrantzitsua egin dute. Udalaren eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen laguntza jaso du Oiartzungo Nafarroa Bizirik-ek Konkistaren Asteko ekintzak antolatzeko. Udalak oiartzuarrei dei egin die antolatu dituzten ekitaldietan parte hartzeko. EGITARAUA Gaur ostirala. 19:00etan. Gartxot filma, udaletxeko areto nagusian. Osteguna, hilak 10. 19:30ean. Beñi Agirreren hitzaldia: 1200-1512. Gaizkileen mugak. [...]
1512ko konkista salatu, eta oiartzuarrak ere Nafarroako Erresumaren parte izan zirela aldarrikatuko dute
Konkistaren Astea antolatu dute, Nafarroaren historia ezagutarazteko. Oiartzungo Nafarroa Bizirik 1512-2012 Elkarteak antolatu du, Nafarroako konkistaren 500. urteurrena dela eta.
Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatu zuela 500 urte betetzen dira aurten. Historialarien arabera, 1512an Nafarroako Erresuma indarrez eta bortxaz konkistatu zuen Gaztelak. Pasarte hori askotan desitxuratua izan da. Antolatutako ekimenekin, konkista salatu nahi du elkarte horrek, eta oiartzuarrak ere Nafarroako Erresumaren parte izan zirela aldarrikatu.
Beloagako gazteluan plaka
Bestalde, herritar talde batek, Beloagako gaztelua berreskuratu du, eta hilaren 12an plaka bat jarriko dute bertan. Beloagako gaztelua izan zen Nafarroako Erresuma defendatzeko gaztelu-gotorlekuetako bat.
Oiartzuar talde bat, duela urte batzuk, Beloagako gaztelua berreskuratzeko asmoarekin lanean hasi zen: «Nafarroako Erresumako parte izan ginela aldarrikatzeko». Orduan, Beloagan ikurrina jarri zuten. Udalak eta Nabarraldek ere Euskal Herriko historiaren zati hori berreskuratzeko interesa bazutela jakin zutenean, haiekin bildu ziren eta ordutik, ingurua garbitu eta dokumentazio lan garrantzitsua egin dute.
Udalaren eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen laguntza jaso du Oiartzungo Nafarroa Bizirik-ek Konkistaren Asteko ekintzak antolatzeko. Udalak oiartzuarrei dei egin die antolatu dituzten ekitaldietan parte hartzeko.
EGITARAUA
- Gaur ostirala. 19:00etan. Gartxot filma, udaletxeko areto nagusian.
- Osteguna, hilak 10. 19:30ean. Beñi Agirreren hitzaldia: 1200-1512. Gaizkileen mugak. Udaletxean.
- Larunbata, hilak 12. 11:00etan. Beloagako oroigarriaren inaugurazioa, Gurutzeko frontoian.
- Erakusketa hilaren 12ra arte. Konkistaren gaineko erakusketa, Nabarralderen eskutik, udaletxean.
- Larunbata, ekaina 16. Aldarrikapen festa. Iruñean.