Kabia proiektuaren gaineko bilerak egingo dituzte asteburuan
Kabia egitasmoa abian jartzeko lehen urratsa emanda, bertatik sortutako lantaldeetatako kideek bilera berriak deitu dituzte gaurko eta biharko. Horrela, gaur bertan elkartuko dira normalizazio politikoa, teknologia berriak eta hirigintzaren gainean ari...
Kabia egitasmoa abian jartzeko lehen urratsa emanda, bertatik sortutako lantaldeetatako kideek bilera berriak deitu dituzte gaurko eta biharko.
Horrela, gaur bertan elkartuko dira normalizazio politikoa, teknologia berriak eta hirigintzaren gainean aritzeko sortu diren lantaldeak. Denek leku eta ordu berbera aukeratu dituzte bigarren bilkura horretarako, baina lantalde bakoitzak bere gunea izango du, sortutako ideien gainean aritu eta horiek garatzeko.
Merkatuzarren egingo dituzte bilerak, arratsaldeko seietatik aurrera, eta hiru taldeetako bateren batean parte hartu nahi duen herritar orok aukera duela gogorarazi dute.
Kultura eta sormena, bihar
Kultura eta sormena lantaldeak berriz, bihar egin du hitzordua bigarren bilkura hori egiteko. Merkatuzarren elkartuko dira 11:00etan.