Herri Musikaren Txokoko biharko kontzertuak atzeratu egin dituzte
Biharko, bi kontzertu antolatuta zituen Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak), Udaberriko Kontzertu gisa. Azken orduko arazo batzuk medio, atzeratu egin behar izan dituzte. Hala, jakinarazi dute, ekainaren 2an egingo dituztela. Honakoa izango ...
Biharko, bi kontzertu antolatuta zituen Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak), Udaberriko Kontzertu gisa. Azken orduko arazo batzuk medio, atzeratu egin behar izan dituzte. Hala, jakinarazi dute, ekainaren 2an egingo dituztela. Honakoa izango da egitaraua:
- 12:00etan: Xirolarrua ezagutzen kontzertua izango da, Herri Musikaren Txokoan. Juan mari Beltranek eta Fernando Jalonek, kontzertu didaktikoa emango dute haurrentzat. Sarrera doakoa izango da.
- 18:30ean: Xirolarru kontzertua emango dute Beltranek eta Jalonek, eta sefardi musika eskainiko du Paco Diezek. Kontzertu hori ere Herri Musikaren Txokoan izango da, eta sarrerak bost euro balio du. Ondoren bertan afaltzen gelditu nahi duenak, 20 euro ordaindu beharko ditu (sarrera + afaria).

