Esklerosi gaixoen aldeko jaialdia, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin
Elkartasun jaialdia izango da hilaren 19an Errenteria-Oreretan. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zazpikoloroa ikuskizuna aurkeztuko dute, eta ekimenean bildutako dirua Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari emango diote. Diru hori, hain zuzen, 346 bazkide gaixoei birgaitze edo errehabilitazio zerbitzua emateko erabiliko dute. Jon Barriola Ademgiko gizarte langileak azaldu duenez, egiaztatuta dago gaixoen bizi kalitatea eta autonomia hobetu egiten dela errehabilitazioari esker. Gogorarazi du krisiak eta horrek ekarri dituen murrizketak direla eta, ez direla garai egokiak, baina finantzazioa beharrezkoa dutela horrelako proiektuek. Joxe Mari Agirretxe Porrotxek azaldu duenez, Ademgi bezalako “elkarte txiki baino balore asko transmititzen dituztenentzat bozgorailu” izan nahi dute, eta era berean, lankidetza sustatu. Gaineratu duenez, saio alai bat egingo dute, eta “zazpi euroak, arratsalde ona pasatzeko, eta elkarteari laguntzeko” izango dira. Hain zuzen, horixe izango da sarreren prezioa, zazpi euro, eta dagoeneko eros daitezke Xenpelar Kultur Dendan. Barriolak azaldu duenez, 1.200 sarrera jarriko dituzte salgai. ‘Zazpikoloroa’ Ikuskizun horretan Zazpikoloroaren istorioa kontatuko dute. Jaiotzear da mundua koloreztatuko duen loroa, baina norbaitek hori oztopatu nahi izango du: Belekoik. Arrautza bahituko du, eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek aurkitu beharko dute. Esklerosi anizkoitza: gazteei eragiten dien gaixotasun neurologiko ezezaguna Esklerosi anizkoitza 18-35 urte arteko pertsonei eragiten dien gaixotasun neurologikoa da, eta batik bat emakumeek [...]
Elkartasun jaialdia izango da hilaren 19an Errenteria-Oreretan. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zazpikoloroa ikuskizuna aurkeztuko dute, eta ekimenean bildutako dirua Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari emango diote. Diru hori, hain zuzen, 346 bazkide gaixoei birgaitze edo errehabilitazio zerbitzua emateko erabiliko dute.
Jon Barriola Ademgiko gizarte langileak azaldu duenez, egiaztatuta dago gaixoen bizi kalitatea eta autonomia hobetu egiten dela errehabilitazioari esker. Gogorarazi du krisiak eta horrek ekarri dituen murrizketak direla eta, ez direla garai egokiak, baina finantzazioa beharrezkoa dutela horrelako proiektuek.
Joxe Mari Agirretxe Porrotxek azaldu duenez, Ademgi bezalako “elkarte txiki baino balore asko transmititzen dituztenentzat bozgorailu” izan nahi dute, eta era berean, lankidetza sustatu. Gaineratu duenez, saio alai bat egingo dute, eta “zazpi euroak, arratsalde ona pasatzeko, eta elkarteari laguntzeko” izango dira.
Hain zuzen, horixe izango da sarreren prezioa, zazpi euro, eta dagoeneko eros daitezke Xenpelar Kultur Dendan. Barriolak azaldu duenez, 1.200 sarrera jarriko dituzte salgai.
‘Zazpikoloroa’
Ikuskizun horretan Zazpikoloroaren istorioa kontatuko dute. Jaiotzear da mundua koloreztatuko duen loroa, baina norbaitek hori oztopatu nahi izango du: Belekoik. Arrautza bahituko du, eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek aurkitu beharko dute.
Esklerosi anizkoitza: gazteei eragiten dien gaixotasun neurologiko ezezaguna
Esklerosi anizkoitza 18-35 urte arteko pertsonei eragiten dien gaixotasun neurologikoa da, eta batik bat emakumeek jasaten dute. Gaixotasun kronikoa da, eta pairatzen dutenen bizi kalitatea mugatzen du. Arazo sentsitiboak, orekarenak eta mintzairarenak eragiten ditu, eta gorputza ahul egon daiteke, dardarekin. Kasu larrienetan paralisia eragin dezake. Eskualdean 38 pertsonek daukate gaixotasun hori.
Ademgi 1994an sortu zuten gaixoen senitartekoek, eta gaixo eta familiei laguntza emateaz gain, gizarteari horren berri ematera zuzentzen da bere lana. Zentzu horretan, kanpaina ugari egiten ditu, Busti zaitez, esaterako. Aurten, Behobia-Donostia lasterketan ere ikusiko da, dortsal solidarioetako bat izatea lortu baitu.