Elkarlanean, euskaraz
Bidasoan Euskaraz festa egingo dute gaurtik etzira arte Pausun. Antxeta Irratiak eta Berttoli eta Bakalau elkarteek antolatu dute aurten ere festa, eta egitarauaren barruan festari izaera ematen dion ekimenik bada, etzi goizean egingo dutena da, 09:00etatik aurrera Bidasoko itzulia egiteko asmoa dutelako parte hartzaileek. Hau da, antolatzaileen helburua bete-betean irudikatzen duen ibilaldia izango da etzikoa: Hendaia, Urruña, Irun, Biriatu eta Hondarribiko bizilagunak elkartu, eskualdeari bira eman, eta euskara indartu. Ondoren, bazkaria egingo dute Xaia ostatuan. Euskal Herrian otordurik gabeko festarik ez baita asmatu oraindik. [isabel mancebo balda] Bidasoan Euskarazen antolatzaileek nabarmendu dute bestaren muina elkarlana dela. Batetik, antolakuntzan Bidasoko hiru eragile daudelako, eta bestetik, dena aurrera eraman ahal izateko bertako elkarteen eta eragileen inplikazioa ezinbestekoa izan delako. Horren erakusle da martxotik abian dagoen pilota txapelketa, edo elkarteen arteko pintxo txapelketa. Uste horretakoa da Antxeta Irratiko Aitziber Zapirain: “Besta alde batetik antolatzen dugu irratiaren aldeko ekimen bezala, eta irratiaren lana zabaltzeko. Bestetik, uste dugu Pausuko gunea leku garrantzitsua dela Behe Bidasoa eskualdearentzako, bertan bat egiten dutelako eskualdeko herriek. Irratiak egunerokoan bertako elkarteekin eta eragileekin lan egiten duenez, urtean behin bederen horiekin guztiekin hiru eguneko egitaraua antolatzea beharrezkoa iruditu zitzaigun”. Zapirainek nabarmendu du bestarako ekimenak direla gehienak, ongi pasatzeko pentsatuta daudela. Bide [...]
Bidasoan Euskaraz festa egingo dute gaurtik etzira arte Pausun. Antxeta Irratiak eta Berttoli eta Bakalau elkarteek antolatu dute aurten ere festa, eta egitarauaren barruan festari izaera ematen dion ekimenik bada, etzi goizean egingo dutena da, 09:00etatik aurrera Bidasoko itzulia egiteko asmoa dutelako parte hartzaileek. Hau da, antolatzaileen helburua bete-betean irudikatzen duen ibilaldia izango da etzikoa: Hendaia, Urruña, Irun, Biriatu eta Hondarribiko bizilagunak elkartu, eskualdeari bira eman, eta euskara indartu. Ondoren, bazkaria egingo dute Xaia ostatuan. Euskal Herrian otordurik gabeko festarik ez baita asmatu oraindik.
Bidasoan Euskarazen antolatzaileek nabarmendu dute bestaren muina elkarlana dela. Batetik, antolakuntzan Bidasoko hiru eragile daudelako, eta bestetik, dena aurrera eraman ahal izateko bertako elkarteen eta eragileen inplikazioa ezinbestekoa izan delako. Horren erakusle da martxotik abian dagoen pilota txapelketa, edo elkarteen arteko pintxo txapelketa. Uste horretakoa da Antxeta Irratiko Aitziber Zapirain: “Besta alde batetik antolatzen dugu irratiaren aldeko ekimen bezala, eta irratiaren lana zabaltzeko. Bestetik, uste dugu Pausuko gunea leku garrantzitsua dela Behe Bidasoa eskualdearentzako, bertan bat egiten dutelako eskualdeko herriek. Irratiak egunerokoan bertako elkarteekin eta eragileekin lan egiten duenez, urtean behin bederen horiekin guztiekin hiru eguneko egitaraua antolatzea beharrezkoa iruditu zitzaigun”.
Zapirainek nabarmendu du bestarako ekimenak direla gehienak, ongi pasatzeko pentsatuta daudela. Bide horretan bihar arratsaldeko pintxo txapelketari garrantzia eman dio. Izan ere, elkarteen lana nabarmentzeko eguna izango da biharkoa, baina pintxo txapelketaren bidez elkarteen beraien inplikazioa bilatuz: “Umoretsua izaten da txapelketa. Pintxoen mailak garrantziarik ez duela uste dugu. Bestan parte hartzea ikaragarria iruditzen zaigu, eta hamabi elkartek bat egin dute ekimenarekin. Indar berezia egin dugu aurten lehiaketarako. Asko eskertu behar diegu Berttoli eta Bakalau elkarteek egin duten lana zentzu horretan”. Epaimahaiaren esku geldituko da erabakia.
Aurtengo berritasunetakoa etziko Bidasoko itzulia izango da. Asmoa, mugarekin haustea da. “Beti esaten dugu Behobiako eta Santiagoko zubiak Lapurdi eta Gipuzkoaren arteko lotura bestetik ez direla, eta azkenean, egun, aukera badago oinez modu naturalean Bidasoari itzulia emateko. Muga fisikoa hautsi nahi dugu. Irundarrentzat Hondarribira oinez joatea oso naturala den bezala, Hendaiatik Irunera oinez paseoa ematea ere erreala da. Hori da asmoa”.
Euskara
Antxeta Irratia sortu arte ez zegoen hedabide euskaldunik Behe Bidasoan. Irratia sortuta, hutsunea bete zen, baina Aitziber Zapirainen arabera, helburuak ez dituzte aldatu: “Zoritxarrez oraindik ezin dugu euskaraz bizi, toki zehatz batzuetan kenduta. Gure borrokak berdina izaten jarraitzen du, euskararen aldeko borroka egitea, alegia”.
Bidasoan Euskaraz, egitaraua
Gaur, ostirala
- Gauean: Kantu afaria Kuxkuxtu txarangak alaituta Xaia ostatuan. Sarrerak ote dauden konfirmatu behar da Xaiara deituta: 05 59 20 76 10.
Bihar, larunbata
- Egunean zehar: Elkarteen arteko pintxo txapelketa egingo dute. Bertan hamabi elkartek parte hartuko dute. Sukaldaritza lanean ibilitzen diren hiru pertsonek osatuko dute epaimahaia. Horrez gain, ardo dastaketa izango da —zortzi ardo dastatzeko aukera dago—, Open Brass taldeak saioa emango du eta ondoren Jam Session emanaldia izango da. Xaian egingo dute.
Etzi, igandea
- 09:00etan: Bidasoko itzulia hasiko dute, Xaiatik.
- 10:00etan: Pilota txapelketaren finalak.
- 12:00etan: Mutxikoak.
- 13:00etan: Bazkaria egingo dute Xaian. Animazioak izango dira bazkarian zehar. Sarrerek 20 euro balio dute eta Xaia ostatuan hartu behar dituzte interesdunek.