Argazkilari Gazteak erakusketa irekiko dute Modottin
Modotti tailerrak gazteek euren lanak erakusteko aukera izan dezaten bere espazioa eskaintzen jarraitzen du. Iragan urtean, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako fakultateko ikasleek ireki zuten erakusketa Hondarribian, eta orain, Talaia Institutuko argazkigintza tailerreko ikasleen lanak izango dira Modottin. Hala, argazkigintzarekiko interesa piztea eta sustatzea dute helburu. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanak jarriko dituzte ikusgai. Tailerraren arduradun Gotzone Eluk adierazi duenez, «haietako batzuk, duela gutxira arte, ez zuten argazki kamera bat izan esku artean». Elu pozik dago erakusketa berriarekin: «Euren argazkietan ez ditugu bakarrik alde tekniko edo estetikoak bilatu behar. Bilduma honetan begiradaren freskotasuna baloratu behar dugu, bere buruaz zerbait adierazteko enkoadraketa egokia, irrika, bilatzen dutenaren grina, eta, batez ere, goraipatu behar da, hori guztia lortze aldera jarri duten ilusioa. Gauza horietaz gozatu behar dugu. Haiek badakite jolasa arte bihur daitekeela, eta, hona hemen, argazki bilduma honetan, gaztetxo horien sen edo intuizio horren isla». Inaugurazioa, etzi Carla Castro, Erika Goikoetxea, Mirian Laguna, Mirian Lanchas, Julen Alza, Julia Lasa, Malen Oronoz, Uxue Santurde, Zuhatz Amador, Uxue Montoia, Leire Apalategi, Manex Darceles, Ainhoa Elduaien, Oier Egizabal, Imanol Etxaide, Jon Garcia eta Aritz Zunzundegiren lanak izango dira Modottin ikus daitezkeenak; etzi eguerdiko hamabietan egingo dute inaugurazioa . Erakusketa lanegunetan 17:30etik 20:00etara irekitzen dute, eta [...]
Modotti tailerrak gazteek euren lanak erakusteko aukera izan dezaten bere espazioa eskaintzen jarraitzen du. Iragan urtean, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako fakultateko ikasleek ireki zuten erakusketa Hondarribian, eta orain, Talaia Institutuko argazkigintza tailerreko ikasleen lanak izango dira Modottin. Hala, argazkigintzarekiko interesa piztea eta sustatzea dute helburu.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanak jarriko dituzte ikusgai. Tailerraren arduradun Gotzone Eluk adierazi duenez, «haietako batzuk, duela gutxira arte, ez zuten argazki kamera bat izan esku artean». Elu pozik dago erakusketa berriarekin: «Euren argazkietan ez ditugu bakarrik alde tekniko edo estetikoak bilatu behar. Bilduma honetan begiradaren freskotasuna baloratu behar dugu, bere buruaz zerbait adierazteko enkoadraketa egokia, irrika, bilatzen dutenaren grina, eta, batez ere, goraipatu behar da, hori guztia lortze aldera jarri duten ilusioa. Gauza horietaz gozatu behar dugu. Haiek badakite jolasa arte bihur daitekeela, eta, hona hemen, argazki bilduma honetan, gaztetxo horien sen edo intuizio horren isla».
Inaugurazioa, etzi
Carla Castro, Erika Goikoetxea, Mirian Laguna, Mirian Lanchas, Julen Alza, Julia Lasa, Malen Oronoz, Uxue Santurde, Zuhatz Amador, Uxue Montoia, Leire Apalategi, Manex Darceles, Ainhoa Elduaien, Oier Egizabal, Imanol Etxaide, Jon Garcia eta Aritz Zunzundegiren lanak izango dira Modottin ikus daitezkeenak; etzi eguerdiko hamabietan egingo dute inaugurazioa .
Erakusketa lanegunetan 17:30etik 20:00etara irekitzen dute, eta larunbat eta jaieguneran, 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan tailerra itxita dago.