Antxoberfest, Antxoko I. Garagardo Festa
Antxoko Jai Batzordearen ekimenez, I. Garagardo Festa izango da Antxon hilaren 18an eta 19an. Antxoberfest izenarekin, helburua, bat bakarra: sanferminetarako dirua biltzea. Gure Zumardian jarriko dute karpa, eta halakoetan ohi den legez, kalitate hand...
Antxoko Jai Batzordearen ekimenez, I. Garagardo Festa izango da Antxon hilaren 18an eta 19an. Antxoberfest izenarekin, helburua, bat bakarra: sanferminetarako dirua biltzea.
Gure Zumardian jarriko dute karpa, eta halakoetan ohi den legez, kalitate handiko garagardoak dastatzeaz gain, txerri-ukondoak eta saltxitxak salduko dituzte. Karpa barruan, oholtza ere izango da, hainbat taldek kontzertuak eskainiko dituztelako feria bitartean.
Antolatzaileek ez dituzte oraindik iragarri kontzertuak emango dituzten taldeen izenak, baina aurreratu dute zerbait: “Joko duen talde baten lehenengo kontzertua izango da. Aldiz, beste talde batek bere azken kontzertua emango du”. Baina ferian ez direnak faltako kantu jirako lagunak izango dira. Dagoeneko baieztatu dute han izango direla kantari.

