88 pertsonatan jaitsi da langabezia Bidasoan, 73tan hazi Oarsoaldean
Apirilaren 30ean 5.956 langabe zeuden Bidasoan, eta 5.279 Oarsoaldean. Hau da, martxoaren bukaeratik apirilaren azken egunera 88 pertsonatan jaitsi da langabeen kopurua Irun eta Hondarribian, eta 73tan hazi da Pasaian, Errenteria-Oreretan, Lezon eta Oiartzunen. Hala, langabezia tasa %15,42koa da Bidasoan, eta %14,96koa Oarsoaldean. Hortaz, iazko apirilaren bukaerako datuekin alderatuz, urtebetean 98 pertsonatan jaitsi da langabeen kopurua Bidasoan, eta 338tan hazi Oarsoaldean. Bidasoa Bizirik-ek eman ditu datu horiek, Lanbidek emandakoetan oinarrituta.
Gipuzkoan langabezia tasarik handiena duen eskualdea da Bidasoa, eta bigarren tokian dago Oarsoaldea. Tasarik baxuena duen eskualdea Debagoiena da (%10,64), eta bigarren tokian Urola Kosta dago (%11,28). Herrialdeko tasa orokorra %12,93koa da.