Zirko txikia antolatu du Lakaxitak larunbat arratsalderako, Alberto Angera plazan
Lakaxita gaztetxeak umeentzako zirko eskola antolatuko du larunbat arratsalderako Alberto Angera plazan, Kalea gurea da goiburupean; Anzaran eta San Migel auzoetako elkarteek lagundu dute ekitaldia antolatzen. Zurru Murru antzerki taldeko partaideek ha...
Lakaxita gaztetxeak umeentzako zirko eskola antolatuko du larunbat arratsalderako Alberto Angera plazan, Kalea gurea da goiburupean; Anzaran eta San Migel auzoetako elkarteek lagundu dute ekitaldia antolatzen. Zurru Murru antzerki taldeko partaideek haurrentzako tailerrak prestatuko dituzte: malabareak, ohe elastikoa, pilota erraldoia… 17:30ean hasiko dira. Gaztetxetik esan dutenez, “haurrek kalean bizitzeko duten eskubidea” aldarrikatu nahi dute.