Txapela jantzi du Andoni Ugaldek GRAVN Txapelketan, Gipuzkoarekin
Nafarroako bikoteari irabazi dio Ugaldek, Lizaso urnietarrarekin; Imaz eta Hernandez finalean, Ortuellan Andoni Ugalde pilotari oiartzuarrak txapela irabazi du GRAVN Txapelketan, Gipuzkoako taldearekin jokatuta. Ugaldek Aritz Lizaso urnietarrarekin jok...
Nafarroako bikoteari irabazi dio Ugaldek, Lizaso urnietarrarekin; Imaz eta Hernandez finalean, Ortuellan
Andoni Ugalde pilotari oiartzuarrak txapela irabazi du GRAVN Txapelketan, Gipuzkoako taldearekin jokatuta.
Ugaldek Aritz Lizaso urnietarrarekin jokatu zuen finala (gazteak, binaka), Nafarroako Murgiondo-Untxalo bikotearen kontra. 44-23 irabazi zuten Ugaldek eta Lizasok.
Ortuellako finalera
Ander Imaz eta Jokin Hernandez Oiarpeko pilotariek, bestalde, Ortuellako Txapelketako (Bizkaia) finalera pasatzea lortu dute. Finalderdietan, Larrañaga-Isasi bikoteari 22-19 irabazi zioten oiartzuarrek. Hilaren 11an jokatuko dute finala, eta txapela eskuratzen ahaleginduko dira.