Poesia errezitaldia Ikust Alaian, ostiral arratsaldean
Ikust Alaia udal liburutegiak La vida, eso que pasa (Bizitza, gertatzen den hori) goiburuko erezitaldia antolatu du biharko, ostiralerako. Jesus Rodriguezek Karmelo Iribarrenen bertsoak errezitatuko ditu, eta Michel Benet izango du alboan, gitarrarekin...
Ikust Alaia udal liburutegiak La vida, eso que pasa (Bizitza, gertatzen den hori) goiburuko erezitaldia antolatu du biharko, ostiralerako. Jesus Rodriguezek Karmelo Iribarrenen bertsoak errezitatuko ditu, eta Michel Benet izango du alboan, gitarrarekin. Rodriguezek bere tertuliaspoeticas blogean azaltzen duenez, errezitaldiak jazz saio baten itxura izango du: “Iribarrenen poesia oso aktuala da, oso zuzena, hiritarra. Hori kontuan izanik jazz saio ukitu bat eman nahi izan diogu errezitaldiari, Iribarrenen olerkigintzarekin bat datorrelako”.
Larunbatean Donostiko Altxerri tabernan errepikatuko dute; Rodriguezek eta Benetek, Jose M. Dorronsoro (tronpeta) eta Patxi Villanueva (baxua) laguntza izango dute Altxerrin.